Futbola taldekako kirol bat da, hamaikana
jokalariko bi talderen artean baloi esferiko batekin jokatua. Munduko kirolik
hedatuena da eta diru gehien mugitzen duen kirola ere, saskibaloiarekin, 1
Formularekin eta golfarekin batera. Futboleko jokalariei futbolari deritze.
Munduan osoan, FIFA erakundeak kudeatzen
du futbola, eta sei konfederaziotan banatuta dago: AFC, CAF, CONCACAF,
CONMEBOL, OFC eta UEFA.
Futbol partida baten
10 jokalari eta atezain batek osatutako bi taldek jokatzen dute. Talde batek gola lortu duela esaten da baloia arerioaren atean sartzea lortzen
duenean. Jokoaren helburua arerioak baino gol gehiago lortzea da.
Baloia eskuekin hartu
dezakeen bakarra atezaina da, beti ere area handiaren barruan. Talde bereko
jokalari batek atezainari baloia eman eta gero eskuarekin hartzen badu, falta
da.
Jokalari batek baloia
alboko marratik kanpora botatzen badu, alboko sakea egiten
du aurkako taldeak, bere zelaiko hondoko marratik kanpora badoa kornerra eta beste taldearen zelaiko hondoko
marratik kanpora ateko sakea.
Epaileak jokalariak
ohartarazi egin ditzake arauz kontrako ekintzaren bat eginez gero. Futbolean
ohartarazpenak txartel horia eta txartel gorria erakutsiz egiten dira,
ekintzaren arabera. Bi txartel hori edo gorri bat ikusten dituen jokalariak
zelaia utzi behar du, egotzita. Epaileak talde bereko 5 jokalari egozten
baditu, partida amaitutzat ematen da, talde honek galtzen duelarik.
Partida batek 45
minutuko bi zati izaten ditu, 15 minutuko atsedenarekin tartean. Jokoan zehar
izandako geldiuneak direla-eta, epaileak minutu batzuk luzatu dezake zati
bakoitza. Denbora tarte honi deskontu-denbora deritzo.
Jokoaren 90
minutuaren igarotakoan, berdinketarekin amaituz gero, luzapena jokatu
daiteke partidak derrigorrezko irabazle bat izan behar badu; adibidez,
kanporaketetan. Luzapen hau 15 minutuko bi zatik osatzen dute. Hala eta guztiz
ere berdinketak jarraitzen badu, penalti jaurtiketak egiten dira irabazlea
erabaki arte. Penalti gehien sartzen dituenak irabazten du norgehiagoka.
No hay comentarios:
Publicar un comentario