Galdakaoko jaiak igandean bukatu ziren eta irailaren 9an hasi. Ni lehenengo asteburuan ez nintzen egon, Soriara joan nintzelako futboleko torneo batean parte hartzera. Torneo horretara nire talde berriarekin joan nintzen; hau da, Baskonia futbol taldearekin. Espainako talde desberdinen kontra jokatu genuean: Gazte Berria (Nafarroakoa), Lleidako selekzioa, Villareal, Indauntxu, Valencia eta Oberena taldeen kontra. Lehenenego lauei irabazi egin genien, baina semifinaletan, Valenciaren kontra galdu, eta Oberenaren kontra penaltietara galdu ere. Baina pozik gaude denok oso ondo jolastu genuelako.
Igande arratsaldean, Galdakaora etorri ginen eta barraketara joateko denpora eman zidan. Astelehenean umeen eguna zenez barrakak prezio erdian zeuden. Niri gehien gustatu zitzaidan atrakzioa autotxokeak izan ziren. Astean zehar eguraldi kaxkarra egin zuen; dena den, ni musikara eta futbol entrenamenduetara joan beharra izan nuen.
Larunbatean Athletik-en kontra jolastu nuen, eta zelako ustekabea hartu nuen, Iratxek, kanpineko lagun batek, Athletikeko taldean jolasten zuela konturatu nintzenean. 6-3 irabazi genien.
Igandean, indaba txapelketan parte hartu nuen kuadrilarekin, hogeita hamahiru pertsona elkartu ginen batera bazkaltzen. Ez genuen oparirik jaso baina indabak oso goxo zeuden, gainera lagunekin oso ondo pasatu genuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario