Hildako bat eta bederatzi zauritu larri, Soriako autobus-istripuan.
A-15 autobidean gertatu zen istripua, Adradas parean, atzo ( 2016/09/20) arratsaldean. Logroño-Madril bidea egiten ari zen autobusak kamioi bat jo zuen atzetik.
Emakume bat hil zen eta bederatzi pertsona larri zauritu, atzo arratsaldean, A-15 autobidean, Adradas (Soria) parean, izandako autobus-istripuan.Konpainiatik jakitera eman dutenez, gidariak "eskarmentu handia" zuen eta duela hilabete gutxi egin zioten azken mediku azterketa. Autobusa ere egoera onean zegoela gaineratu du enpresak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario