Haizea mugimenduan dagoen airea da. Mugimendu horre hiru dimentsio dituen arren oro har osagai horizontalaren abiadura eta jobidea besterik ez dira hartzen kontuan . Lehen hurbilketa batean esan daiteke , aireak , presio-gradientearen eta criolis indarraren eragina jasaten dituela , eta airearen mugimendua bi indar horien arteko orekaren ondorio dela . Oreka geostrofiko horren , ondorioz , beraz aisea isobarekiko paraleloan mugitzen da , eta , aurrera egin ahala , ipar hemisferioan goi -prezioko guneak eskuinean usten ditu .Lurrazaletik gertu , ordea , oreka hori nolabait ere hautsi egiten da lurrazalarekiko marruskaduraren eraginenez , eta , berriro ere , egokitu egiten da : haizearen abiadura moteldu egiten da , eta jobidea ere aldatu egiten da , halako moldez ezen haizeak isobarak mostu eta behe-presioko eremuetarantz bideratzen baita . Lurrazalaren erliebearekiko marruskaduraren eragina ez dago erliebearen baitan soilik , une bakoitzeko eguraldi bereziak ere badu eraginik .
No hay comentarios:
Publicar un comentario