NIRE OPORRAK
Oporretan, oso ondo pasatu dut. Eskola amaitu eta ostean, etxean egon naiz, batzuetan bueltak eman genituen. Adibidez: Bibotik, Galdaaotik, Gazteizetik, Laredotik, Loreotik... eta beste leku batzuetara. Bilbora joatea nire gustukoa da, Guggenheim ikustea... eta gainera atzo eskontza bat ikusi genuen! Oporretan familia ikusi dut. Eta nire lehengusu batek txakur bat hartu zuen, oso ona da eta "Luke" izena dauka. Kolorearen aldez, beltza eta marroia da. Uztaila osoan, oraindik Galdakaon egon naiz, eta aspertu naizenean, batzuetan Nintendora edo Playstation 3ra jolastu dut. Baina batzuean, ez naiz konturatzen zenbat denbora jolastu dudan eta batzuetan denbora asko daramat. Abuztuan, Malagara joan naiz, bidaia autoarekin egin dut eta horregatik, bidaia astuna izan da. 10 ordu¡ Malagan egun guzietan bueltak ematen genituen, batzuetan lagunekin, Nerjara joaten ginen, beste batzuetan Frigilianara, Malaga ( hiriburua ), Marbellara, Torre del Marera... Nerja oso polita zen, Frigiliana kobazulo asko zeukan eta egun batean, ahuntz bat ikusi nuen mendian. Batzuetan hondartzara eta igerilekura joaten ginen, ura oso hotz zegoen eta hondartzan bero asko zegoen eta olatu handiak zeuden. Sevillara joan ginen, eta gauza politak zeuden, zirko erromatarra ikusi genuen, zezen plaza bat, jauregi bat eta beste gauza gehiago. Hotel batean lo egin genuen. Abuztuaren amaieran berriro Galdakaora bueltatu ginen. Galdakaora etorri eta gero, hondartzara joan ginen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario