Lehoiak poligramoak dira. Emeak 18 eta 26 hilabete artean, kumeak izan ahal dituzte. Zoologikoetan 30 urte arte bizi izaten dira, baina basatiak direnean arrak 12 urte eta emeak 16 urte inguru bizi ohi dira.
Lehoia animali ugaztuna da. Arrak eta emeak oso desberdinak dira. Ar batek 250 kilogramoko pisua izan ahal dute. Emeak txikiagoak dira, 180 kilogramoetararte. Lehoiak haragijaleak dira eta erlazio familiarretan oinarritutako bizimodua dute. Emeek taldea sortzen dute, eta haiekin familia harremanik ez duen ar batekin eta kume guztiekin bizi dira. Emeek ehizatzen dute, eta arrek lurraldea zaintzen dute. Kume arrak, heltzedira.an, familiagunetik kanporatuak.
Lehoia espezie bulnerablea da eta, bere banaketa-eremu afrikarrean, azken bi hamarkadetan zehar populazioen gainbehera bat sufritu du, seguraski itzulezina, % 30-%50 arteko galera sufritu dituzte.; populazioak ez dira bideragarriak mugatutako erreserbetatik eta parke nazionaletatik kanpo. Nahiz eta gainbehera honen kausa erabat ulertua ez izan, habitataren galera eta pertsonekiko estutasunak kezka-arrazoirik garrantzitsuenak dira gaur egun. Lehoiak, Erroma Zaharretik gaur egunera, gatibutasunean izan dira eta XVIII. mendearen amaieretatik oso preziatuak bilakatu dira eta mundu guztiak zoologikotan erakutsitako espeziea izan dira. Berezko zoologikoak ugalketa programetan laguntzen ari dira mehatxatutako subespezie asiarra babesteko.
Arrak oso ondo bereizi ahal dira, lepoan duten ileagatik. Horri esker, oso sarritan agertzen da literaturan, bandera nazionaletan eta filmak eta literatura garaikideetan eskulturan, pinturan...
No hay comentarios:
Publicar un comentario