domingo, 23 de abril de 2017

Bartzelonak azken minutuan irabazi du Real Madrilen aurkako klasikoa


Resultado de imagen de messi celebracion
Barçak 2-3 irabazi du Santiago Bernabeu zelaian, Leo Messik partidako 92. minutuan sartutako golari esker. Ligan, Barçakoak dira orain liderrak.

Bartzelonak 2-3 irabazi dio Real Madridi Santiago Bernabeu zelaian jokatu duten klasikoa, eta Ligako liderrak dira talde Madrileñoarekin 75 puntura berdinduta. Hori bai, Real Madrilek partida bat gutxiago du, Celtaren aurka jokatu beharrekoa.Casemirok  28. minutuan lehenengo gola sartu zuen (1-0). Bost minutu geroago, 33.ean, Leo Messik  
(1-1)sartu zuen. Bigarren zatian, 73. minutuan, Rakiticek 1-2koa sartu zuen, eta aurretik jarri zuen  Bartzelona. Real Madrilek jokalari bat gutxiagorekin jokatu zuten azken minutuak, Sergio Ramosi txartel gorria atera ziotelako. Hala ere, James Rodriguezek binakoa (2-2) sartu zuen,86. minutuan, azken minutuetan, Leo Messik 2-3koa sartu zuen, Bartzelonari garaipena emateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario