domingo, 23 de abril de 2017

Michele Scarponi txirrindularia hil egin da ibilgailu batek harrapatu duelako





Michele Scarponi 37 urteko txirrindularia hil egin da larunbat honetan ibilgailu batek harrapatuta, entrenatzen zebilen bitartean. Ezbeharra Filottranon, Italian, gertatu da, txirrindulariaren etxetik gertu, Astana taldeak konfirmatutakoaren arabera. Michele goizean hil da, entrenatzen zebilela. Ezbehar handiegia da gertatutakoa idatziz adierazteko, dio Astanak ateratako komunikatuak. Furgoneta batek bidegurutze batean harrapatu eta hil duela esan dute.

      Aurreko berria ikusirik, argi dago errepideetatik bizikletaz ibiltea arriskutsua dela. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario