Ostiral goizean Plentziara joan nintzen Amets, Elena eta Ametsen gurasoekin. Heldu ginenean hondartzara joan ginen eta uretan sartu ginen baina denbora gutxi egon ginen ura oso hotz zegoelako. Hondartza ostean etxera joan ginen toailak ustera eta gero buelta bat eman genuen. Gauean logurerik ez geneukagunez ez ginen hiruretarte lokartu eta hurrengo egunean goizeko hamarretan esnatu ginen. Etxean apur bat jolastu genuen eta gero hondartzara joan ginen. Uretan denbora luzean egon ginen, ostiralean baino bero gehiago zegoelako. Jende pilo bat zegoen hondartzan.
Eguerdian Ametsen ahizpa etorri zen eta gurekin bazkaldu zuen. Arratsaldean Ametsek buruko mina zuen eta etxean geratu zen, baina Elena eta ni buelta bat ematera joan ginen. Arrratsaldeko 7:30etan Galdakaora heldu ginen.
Oso ondo pasatu nuen Plentzian!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario