Apirilak 30an herri krosa izan zen. Goizean dortsalak hartzeko 9:00etatik 10:30etara joan behar zinen, bestela ez zizuten dortsala ematen eta ezin zenuen parte hartu. Eguraldi oso txarra egiten zuen. Lehenengoak korrika egiten Benjaminak izan ziren eta han nire nebak, Marenen nebak eta Andrearen nebak egin zuten korrika. Gero guk egin genuen korrika, Alebinak ginen. Gure ostean Infantilak eta kadeteak egin zuten korrika. Hauen ostean paraolimpikoak joan ziren. Jubenilak, Junior, Senior eta Beteranoak 2000tik atzerakoak egin zuten korrika. Korrika egiten hari zirenena euri asko zen eta denak buzti ziren. Denak korrika egin zutenean sari banaketa egon zen eta Galdakaoko emakume bati bi trofeo eta dortsalaren zenbakiarekin zozketa egin zuten eta zozketan tablet bat tokatu zitzaion. Oso ondo pasatu nuen!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario