Atzo, 2017ko maiatzaren 28an kantagintzako Bizkaiko txapelketa batean parte hartu genuen. Ni urduri esnatu nintzen eta gainera sama txarto nuen, gero nire aitak gozaria egin zidan eta orduan propolioa emon zidan samako mina kentzeko ,baina ez zidenez kendu dalsia emon zidan.
Berdin jarraitzen nuelez alkohol de romero emon zidan eta azkenean samako mina kendu zidan. Kotxea hartu nuen eta Gernikara abiatu ginen nire aita eta ni. Bertara heltzean taberna batera joan nintzen eta geroago txapelketara Beste kantaldiak entzuten pixka bat aspertu nintzen baina guri tokatu zitzaigunean dena emon genuen. Guk ez genuen parte hartu gonbidatu moduan joan ginen, baina bueno sari bat emon ziguten eta Mariak eta nik trofeoa hartu genuen, biok oso pozik ipini ginen. Beranduago kantagintzako koadrilakoak Santi Mamiñera joan ginen jatera eta bertan gauza asko egin genituen, errekara sartu, urezko gerra... bueno azkenean oso ondo pasa genuen, momentu horiek ez zaizkit inoiz ahaztuko. Primerako esperientzia izan zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario