Igandean herri krosera joan nintzen, Peio, Naroa, Andrea, Elena eta Akarirekin.
Guk kilometro bat egin genuen, polikiroldegian hasi zen eta dena zuzen joan ginen, bigarren rotondaraino eta gero buelta eman eta berriz polikiroldegira joan ginen eta hor bukatu zen. Ni horra heldu nintzenean oso nekatuta nengoen eta bertara heltzean janari boltsa bat eman ziguten.
Oso dibertigarria izan zen, probatu behar duzue egun baten.
Nik ez nuen galdu baina irabazi ere ez, helburua ondo pasatzea da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario