domingo, 14 de mayo de 2017

BALEA URDINA JOKOAREN USTEZKO BI KASU ARI DIRA IKERTZEN ERTZAINTZA


Resultado de imagen de la ballena azul
Jendea bere buruaz beste egitera bultzatzen duen Balea Urdina jokoaren ustezko bi kasu ari da ikertzen Ertzaintza, bata Errenterian eta bestea Durangon. Biktimak 14 eta 17 urtekoak, hurrenez hurren. Biktimak sare sozialen bidez garatzen den erronkarekin zerikusia duela baieztatuz gero, hasierako fasean egongo lirateke. Joko honek bere buruaz beste egitera bultzatzen ditu parte hartzaileak.

Segurtasun sailak ohar batean azaldu duenez, joko hau Errusian abiatu zen iaz sare sozialen bidez. 1etik 50era arteko zenbakia duten erronkak gainditzen joan behar dute parte hartzaileek, eta administratzaileak bere buruaz beste egiteko ideiak igortzen dizkie.

No hay comentarios:

Publicar un comentario