Oso gutxi geratzen da Aste Santurako eta oso pozik nago.
Aurten Landetara joango naizela uste dut aurreko urtean bezala. Oso ondo pasatu nuen. Bizikletak eraman genituen eta kanping batean egon ginen eta bertan krepak eta gofreak jan nituen. Vieux- Boucaun-en Nahia eta Ione ikusi nituen eta beraiekin jolastu nuen. Lepoko bat erosi nuen, oso polita zen; zoritzarrez lepokoa galdu nuen eta pena handia eman zidan. Asko kostatu zitzaidan frantsesekin hitz egitea baina gutxienez saiatu nintzen gauzaren bat esaten. Gauzarik txarrena jasan izan behar genuen ataskoa izan zen. Ordu bat eta erdi egon ginen itxaroten. Baina beste guzti guztia gustatu zitzaidan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario