Milan Italian dago. Italiako hiriburu ekonomikoa da eta bigarren hiri handiena. Milan Europar Batasuneko hiririk
aberatsenetarikoa da Milan mundu osoko modaren hiriburuetariko bat da, Parisekin batera.
Italiako kultur gune garrantzitsua da, Erroma bezala, baina modu desberdinean. Nahiz eta historian haren presentzia Italiako hiriburua baino askoz apalagoa izan, egun munduko lehen mailan dago, musika-, literatura-, arte- eta, batez ere, moda-kontuetan.
Milango Katedrala (Duomo esaten zaio) hiriko lekurik ezagunena da, bai haren arkitektura arranditsuagatik, baita haren esanahi katolikoagatik; eraikitze lanak 1386ean hasi ziren eta 1805ean ofizialki bukaera eman zitzaion.
Munduko katedralik handiena da, Sevillakoaren ondoren, barruan 40.000 pertsona sar baitaitezke.
AC Milan eta FC Internazionale (Milango Inter) futbol taldeak hiriko kirol elkarte nagusien artean ditugu, Olimpia Milano saskibaloi taldearekin batera. Hirurek ibilbide arrakastatsua daukate Europako txapelketetan.
Txirrindularitzaren arloan, Milan-San Remo lasterketa klasikoa nazioartean oso ezaguna da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario