Neolitoa Harri Aroko azken aroa da, mesolitoaren eta Brontze Aroaren artekoa.
Neolitok kultura ekialde hurbiletik hedatu zen. Beranduago Europara heldu zen. Hala,ekialde hurbilean Indian eta Txinan brontze aroan sartu ziren unean(k.a 2500.urte inguru). Zenbait tokitan, gainera, abeltzaintza lehenago sartu zen nekazaritza baino eta horregatik askoz urriago dira garai hartako herrien aztarnak. Bestalde, Europan hasieran ez zen herri iraunkorrik sortu: luberriak egin, lurra lantzeko prestatu eta emankortasuna galtzen zuenean, leku hura utzita beste lurralde batzuen bila joaten ziren bihia ereitera. Neolitoak kobazuloetan bizitzen ziren.
Gizakia abeltzain eta nekazari bihurtu zenean hasi zen. Hori zela eta nomada izateari utzi zion eta sedentarioa bihurtu zen. Lehenengo ganadutegiarekin hasi ziren, baina gero nekazaritzaren, tipula, baratxuri eta hainbat fruitu landatzen zituzten.
Neolito garaian harriari forma berriak eman eta tresna berriak asmatu zituen gizakiak: lurra lantzeko aitzurrak, harria leunduz egindako aizkorak, igitaiak, labanak eta beste asko.Era berean, zeramika asmatu zen.
Finaga/Malmasin Basaurin dago. Malmasin mendiaren tontorrean erromatar garaiko castro bat aurkitu da. Aztarna hauek dira Bilboko lurretan aurkitutako aztarnarik zaharrenak. Finaga auzoan San Martin baseliza dago, hainbat nekropolitako aztarnak dituena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario