Getxoko Galea lurmuturraren inguruan igande honetan aurkitutako hilotza atzotik desagertuta zegoen 14 urteko neska hau.
Ertzaintza bere bila zebilen atzotik, gaztea etxera itzuli ez zela ikusita, gauerdian
haren gurasoek informea jarri ondoren. Hori dela eta, ertzaintzaren bilaketa taldea lanean aritu da gau osoan, eta goizean helikoptero batekin hasi dira ingurua miatzen. Gurutze Gorriko eta Itsas Salbamenduko kideak ere batu dira bilaketa lanetara.
09:00ak inguruan aurkitu dute gorpua, itsasotik oso gertu, Galean. Handik gutxira, hilotza identifikatu dute, eta desagertutako neskarena dela baieztatu dute. Dirudienez, lehen ikerketen arabera, gorpuak ez ditu indarkeria zantzurik. Dena dela, autopsia egingo diote, heriotzaren nondik norakoak argitzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario