Atzo goizeko 02:00tan, 03:00ak ziren orain ordu bat gutxiago daukagu lo egiteko, baina egunez gehiago aprobetxatu dezakegu.
Nik gogoko dut lo gehiago egitea bestela gero logura izaten dut.
Ordu aldaketak egitea ez zait batere ez gustatzen.
Nik udan erlojua ez dut begiratzen asko, ondo pasatzen dudalako.
Baina, ZERGATIK EGITEN DA ORDU ALDAKETA?
Petrolio krisiarekin, energia aurreztea izan zuten helburu ordu aldaketarekin, eta gaur egun Europako Batasuneko herrialdeetan derrigorrezkoa da aldaketa. Ikerket batzuk diote, martxotik urrira bitarteko ordu aldaketarekin etxebizitza baten energiaren %5a aurrezten dela, eta Alemania, Espainia edo Frantzia lako estatu batek 300 milioi euro aurrez ditzakeela.
Baina ordu aldaketak kostua dakarkio gorputzari. Ordu aldaketak berekin dakarren ordubeteko argi murrizketa nahiko erraz asimilatzeko gai da gure gorputza,hiru, lau edo bost orduko murrizketa balitz, atentzio eta kontzentrazio gaitasuna ere murriztu egingo litzateke. Baina, hala ere, badu bere eragina ordubeteak: Begi erretinak eguzkiaren argia bidaltzen dio garunari, eta horrek hormonak nibelatzen laguntzen duenez, ordubeteko argi murrizketarekin garunak zailtasun handiagoz egingo du lan.
Horrez gain, zeharkako eraginak ditu: hala nola, argi gutxiago edukitzeak ariketa fisikoak egiteko zailtasunak dakartza. Eta ordutegi zorrotzetara ohituak daudenei, lotarako, lanerako eta umoreari eragiten die. Horregatik, argi ordu gehiagoren aldeko iritziak ugari dira.
Batez beste, adin ertaineko pertsona batek 3 egun behar izaten ditu ordu aldaketara egokitzeko, eta haurrek gutxiago, nahiz eta lehen egunean eragin handiagoa jasaten duten eurek. Animaliei ere eragiten die ordu aldaketak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario