jueves, 16 de marzo de 2017

LAUKINIZKO HIPIKA

Larunbatean hipikako lehiaketa bat euki nuen eta Laukinizen izan zen. Saltoen lehiaketa izan zen.
Ni Makarenarekin lehiatu nintzen, baina ez nintzen bakarra izan, beste neska batek ere zaldi honekin parte hartu zuelako. Nik gurutzadak, 0.50 saltatu nituen eta beste neskak 0.50 eta 0.80, oso ondo egin zuten. 

Garazi ere joan zen eta nik bezalako salto egin zuen, Garazik ordeaTxupatxus montatu zuen. Gurutzada 2 geratu nituen nik eta Garazik 3 geratu zituen, 0.50m-an. Garaziri eta niri deskalifikatu egin ziguten. Zaldiek ez zutelako salto egin nahi, orduan lehiaketatik kanpo gelditu ginen. Baina halan da guztiz ere ez zigun axola!!!! Azkenean oso pozik bueltatu ginen, baina kotxez bueltan 3 aldiz galdu ginen.


Egun hori ez zait ahaztuko inoiz .


1 comentario: