viernes, 16 de junio de 2017

ORRIALDE HORIAK

Dinamika honen helburua ikasgelako Orrilde Horiak egitea izan da, non ikasle bakoitzak bere kideei erakutsi die beraiei ondo ematen zaien ekintza bat, jolas bat, artelan bat... 


jueves, 15 de junio de 2017

2 URTE HAUEK



2 urte hauetan oso ondo pasatu dut Alaznerekin, hurrengo urtean Elexaldera goaz eta oso urduri nago, lagun gehiago ezagutu behar ditut, baina egia esanda primeran  pasatu dut bi urte hauetan lagunekin eta andereñoarekin. Nik pena sentitzen dut eskolatik institutora joan behar garelako. Bosgarren eta seigarren mailan andereñoarekin ederto egon gara, oso jatorra izan da gurekin oso pozik sentitu naiz berarekin eta instituan bera bezelako irakasleak aurkitzea espero dut.
Inauteriak primeran prestatu genituen eta nik uste dut institutoan ez dugula holako ekintza politik egingo ezta ireerarik. Baina ala ere esperientzia berriak bizitzako aukera izango dugu hurrengo urtean ere.

GANDABOSTA 2015




2 URTE HAUEK



BOSTGARREN MAILAN LAGUN ALDAKETA EDUKI GENDUN. EZ ZEN INOLAKO SORPRESA IZAN, ONDO ERAMATEN NINTZELAKO GUZTIEKIN. PARE BAT MANIQUI CHALENGE GRABATU GENITUEN ETA OSO ONDO PASATU GENUEN, AZTERKETAK ETXERAKO LANAK ETA BRONKAK KENDUTA GUZTIA BIKAIN .
URTE HAU PRIMERAN IGARO DA, ZELAI ERREAN JOKATU NUEN IRAKASLEEN AURKA, HORI MOMENTUA ITXAROTEN EGON NINTZEN DENBORA ASKOZ. GOROZIKA "LA BOMBA" IZAN ZEN ERE.
HURRENGO URTERAKO GAUZA ASKO ESPERO DITUT ADIBIDEZ LAGUN GEHIAGO EGITEA, IRAKASLEAK JATORRAK IZATEA, GUZTIAK EZ AUKITEA ZER IKUSIRIK FUTBOLAREKIN...



2 URTE HAUEK

                      

2 urte hauek oso onak izan dira, oso ondo pasatu dut bai andereñoarekin bai ikasleekin. 

Orain dela urte bat eta piku oso urduri negoen andereño berria ezagutuko nuelako eta lagun berriekin egongo nintzelako klasean. Egunak pasa eta egunak pasa  lagun berriak ezagutu nituen eta nola andereñoa ikusi nuen oso jatorra zela lasaitu nintzen, baina haserretzen denean...
Seigarren maila bukatzen ari da eta ez dut gehiago andereñoa ikusiko. Pena bat da andereño gehiago ez ikustea  eta gainera lagun batzuk Lauaxetara joango dira eta ezin izango ditugu lehen bezala ikusi.
Baina hala ere, irrikitan nago Elexaldera joateko, han, lagun berriak ezagutuko ditugulako.   

2 URTE HAUEK



Bosgarren mailara ailegatu ginenean klasez aldatu behar ginen eta nik ez nuen nahi. Baina urtean zehar  lagun berri asko egin nituen, Unai, Nico, Eric, Gorka, Sergio... Klasea asko gustatu zitzaidan eta oso lagun onak egin ditut. Irakasle oso ona euki dugu, sorte handia izan dugu. Seigarren maila, ikaskide guztiak oso ondo ezagutu ditut eta kurtsoan zehar oso ondo pasatu dut.

Hurrengo urterako prest nago eta era berean oso urduri gainera UsansolOko umeekin elkartuko gara. Nik uste dut oso zaila izango dela eta gehiago ikasi beharko dudala. Institutoa oso ezberdina da eta hor jende berriekin elkartuko garenez, klase gehiago izango dira. 5 klase guztira.
Bi urte hauetan oso ondo pasatu dut.

2 URTE HAUEK

                                  

Ni 2 urte hauetan oso gustora egon naiz, eskerrak hemon nahi dizkiet niri klasea hemon didaten irakasle guztiei baina bereziki Alazne eta Jorgeri. Niretzat bi urte hauek izugarriak izan dira, esperienzia txarrak eta onak bizi izan ditut. Nire esperientzia txarrena zelai errearen partidatik bota zidatenean izan zen eta onena Alazne joateko zenean baina azkenean geratu zenean izan zen, poztasuna izugarria izan zen. 2 urte hauetan lagun asko egin ditut eta lehendik nire lagunak zirenak orain lagun hobeagoak gara. Gorozikako irteera oso dibertigarria izan zen ez ginen oso ondo portatu baina ondo portatzeko ahaleginak egin genituen gainera hor lan egiten zuen mutil baten lagunak egin ginen, Paul zuen izena. Oso jatorra zen, koktelen txapelketan 2.postuan geratu ginen eta hoberena azken eguneko ospakizuna izan zen. Egian oso gustora egon naiz, asko ikasi arren oso ondo tratatu digute eta oso pozik hamaitu dut etapa hau.


Udako oporrak eta gero institutura joango gara,jakin-mina dekot ez dakit nola izango den eta ez  dakit norekin egongo naizen klasean. Institutua,handia dela iruditu zait. Ez da berdina izango baina ondo egotea espero dut.

 Eskerrik asko!!!!!!!!


2 URTE HAUEK

                             


Bi urte hauek hoberenak izan dira niretzako, irakasle oso onak euki ditugu baina hoberena Alazne. Oporrak heltzeko irrikitan nago.



5. mailako lehenengo egunean oso urduri nengoen baina beste alde batetik oso pozik lagun berriekin egongo nintzelako. Kurtso erdian Irunerekin eta Naroarenkin arazo asko geneuzkan baina konpontzea lortu genituen. Kurtsoan zehar irteera asko euki genituen.

6.mailan hasieran irteera asko euki ditugu baina hoberena Gorozikakoa izan zen. Gorozikan oso ondo pasatu genuen eta bertako gauzarik hoberena lo egiteko ordua izan zen, ez ginen ixiltzen ez mutilak ez neskak.

2 urte hauek oso harin pasatu zaizkigu. Niri instituak beldur pixka bat ematen dit baina Usansolokoekin eta beste eskolakoekin egotea eta jende berria ezagutzea ondo dagoela iruditzen zait .

Gure azken irteera Plentziako hondartzara izango da eta bertan surfa eta piraguismoa egingo ditugu.






2 urte hauek





2 urte hauetan oso ondo pasatu dut eta lagun asko egin ditut. Andereño ona euki dugu baina momentu batzuetan haserretzen da baina oso ona da eta oso maja.

5. eta 6. mailan asko ikasi dut eta bidai asko egin ditugu, lagunekin  oso ondo pasatu dut, Nico, Unai, Bingen, Gorka, Jon Mikel, Eric, Sergio, Peio, Acha eta lagun gehiago egin ditut.
Orain DBH1 mailara joango gara eta bertan ere esperientzia politak izatea eta lagun asko egitea espero dut. Futboleko lagunak ere baditut eta hurrengo urtean nirekin egongo dira institutuan. 

Gorozikan primeran pasatu nuen esperientzia itxela izan zen, lagunekin egin nuen lo eta gauza asko ikasi nituen.

Kurtso amaierako irteeran oso oso ondo pasatuko dut surfa eta piraguismoa egitera bait goaz.



2 urte hauek

Urte hauetan asko ikasi dut eta oso ondo pasatu dut.

Urte hauek nire eskolako bi urterik gogokoenak izan dira.
Bosgarren mailara heldu nintzenean beldurra neukan ez nekien norekin tokatuko zitzaidan eta ez nekien nor izango zen nire andereño berria baina azkenean lagun asko egin ditut eta guztiak oso onak gainera,  hurrengo urtean ez dakit nola egongo naizen baina ondo egotea espero dut gainera lagun berriak egingo ditut. Urte honetan oso ondo pasatu dut baina oraindik gogoratzen naiz Alaznek esan zigunean joan egin behar zela eta opari asko prestatu genituen. Opariak eman genizkion eta bapatean esan ziguten Alazne geratzen zela gurekin. Guztiak negarrez hasi ginen postazunagatik eta egun hori tristea izan zen baina azkenean egun alaia bihurtu zen.
Luzaroan hainbat irteera egin ditugu adibidez igerilekuetara eta Añanetako salinetara eta aurten azken irteeran hondartzara joango gara surf eta kayak egitera.  Hurrengo urtean oso ondo pasatzea espero dut  eta maisu andereñoak honak izatea. Faltan botako zaitut Alazne.


2 URTE HAUEK



2 urte hauetan oso ondo pasatu dut zurekin Alazne, itzelazko andereñoa zara eta espero dut beste eskoletan berdin izatea eta zuk oso ondo pasatzea. Eskola honetan azkeneko bi urte hauek urterik hoberenak izan dira, lagunekin  baita andereñoekin bizi izandako esperientziengatik.
Irteeratan oso ondo pasatu dut, urteko egunik hoberenak izan dira, horregatik orain pena pixka bat ematen dit institutora joateak, lagun, maisu eta andereño batzuk ez ditudalako inoiz gehiago ikusiko.
5. mailan hasi nintzenean nire notak oso ondo eta ondo ziren baina nire lankideen eta nire andereñoaren laguntzaz nire notak asko hobetu dira. Gainera lehen beti lagun berdinekin negoen, gero gelakoekin ateratzen hasi nintzen eta azkenean kurtso osoarekin nahastatu ginen.
Nire ustez irteerarik hoberena Gorozikakoa izan zen hor oso ondo pasatu genuen, mendira joaten, frontoian jolasten... Primeran pasatu nuen gehien bat gauetan lagunekin jolasten eta hitz egiten.
Lehen esan dudanez pena pixka bat ematen dit institutora joateak baina beste alde batetik oso pozik nago jende pila bat ezagutuko dudalako.

2 URTE HAUEK



2 urte hautan oso ondo pasatu dut eta lagun gehiago egin ditut, niretzat oso dibertigarria izan da eta gauza asko ikasi ditut. Alazne nire andereñoa oso jatorra izan da gurekin baina batzutan hasarratzen denean ohiukatu egiten digu baina azkenean oso andereño ona izan da. Bi aldiz gure andereñoa ia-ia joaten da eta oso triste jarri ginen baina azken momentua  Kepa etorri zen eta ez zela joango esan zigun eta denok poz-pozik eta negarrez hasi ginen.

5.mailara heldu ginenean lagun gehiago egin nituen eta horietako bat Luka izan zen. 1.mailatik
4.mailara oso txarto jausten zitzaidan baina orain oso ondo eramaten gara eta nire lagun honenetarikoa da. Hurrengo astean irteera batera joango gara, Pentziako hondartzara eta surfa egingo dugu. Bachirrek flotagailu handi bat ekarriko duela esan digu beraz denok flotagailuaren gainean jarriko gara eta gure artean bultzatuko gara eta uretara jausiko gara.
Aurten hiru egun joan ginen Gorozikara, han jolasak egin genituen eta menditik paseo bat eman genuen, mendian hezur asko ikusi genituen eta amildegi handi bat ere. Azken egunean festa handi bat egin genuen jantokian eta mutil guztiak dantzatzen hasi ginen eta azkenean oso pozik joan ginen etxera.

2 URTE HAUEK

                                             
Resultado de imagen de gandaseia
5. mailan eta 6. mailan oso ondo pasatu dut , gauza asko  eta pertsona asko ezagutu ditut . Adibidez: Maitane ezagutu dut, hipikarekin hasi nintzen eta oraindik jarraitzen dut, eta bertan Garazi hobeto ezagutzeko aukera izan dut, asko maite dut lagun bezala eta leku askotara bidaiatu dut berarekin eta Disneyland ezagutzeko aukera izan dut.
Andereño oberena euki dut baina ohiukatzen duenean... Asko maite dut eta nirekin oso ona da, askotan matematika egiten dugu eta beti aspertzen gara . Azterketa batzuk ez  dira izan oso errezak beste batzuk aldiz bai. 
Nire irteerarik gogokoena Gorozika izan zen, oso oso ondo paSatu nuen .
Espero dut hurrengo urtea ez izatea zaila, baina badakit egongo naizela egun guztietan ikasten eta ikasten . 


2 URTE HAUEK

  


Bi urte hauetan gauza asko pasatu zaizkigu eta esperientzia asko bizi izan ditugu. Orain tristura sentitzen dut, sei urtetan  gure eskola izan dena utzi behar dugulako. Baina eskola itxi beharko dugu eta institutora joango beharko gara. Institutoa oso zaila dela esaten dute  baina nire ustez lan gehiago egitea bakarrik dela. Nik klase berria zein den jakitea nahi dut baina oraindik ez dute esango eta horregatik irailerarte itxaron beharko dugu. Gauza batek beldurtzen dit, hamar irakasle izateak  baina ohituko gara. Irakasleak ondo azaltzea, majoak izatea eta zorrotzak ez izatea espero dut baina esan didatenagatik oso zorrotzak dira, halan da guztiz ere ez da ezer pasatuko ondo portatzen bagara. Hasteko gogoekin nago baina lagun batzuk ez, oso zaila dela iruditzen zaielako. Institutoa oso handia da eta klase asko dauzkate  eta bat esperimentuak egiteko erabiliko dugu.

Orain irteeretaz hitz egingo dut, institutoan irteera gutxi egingo ditugu. Lauagarren mailan bakarrik egingo dugu irteera eta aukeratu ahal izango dugu, Londresera joatea edo Saloura joatea. 
Gandasegin aldiz irteera asko egin ditugua adibidez hurrengo astean hondartzara goaz.










2 URTE HAUEK

Bi urte hauetan oso ondo pasatu ditut nire lagun berriekin. Bostgarren mailan lagunak aldatu zizkiguten. Hasieran antzinako lagunekin egon ginen denak ez ginelako asko ezagutzen. Baina denporarekin denak lagun egin ginen. Alazne izan da gure andereñoa bi urte hauetan eta oso ona izan da. Txango asko egin ditugu adibedez: Pozalagua, Pobeseko igerilekura, Gorozika... Hurrengo urtean Elexalde institutora joango gara, lagun berriak egingo ditugu adibidez Usansolokoak. Nire ustez oso gogorra izango da, esaten dute ordu bat inguru egon beharko garela etxeko lanak egiten. Egian nagusienak izan gara aurten baina hurrengo urtean txikienak eta istitutoa ikusi dugu eta oso handia da. Hamar irakasle ezberdin izango ditugu baina tutore bat izango dugu dudak galdetzeko. Urtero lagunez aldatuko digute denak ezagutzeko. Gogo asko ditut institutora joateko baina bakarrik norekin tokatuko zaidan jakiteko.

2 URTE HAUEK


2 urte hauetan oso ondo pasatu dugu lagunekin eta andereñoarekin, ala ere momentu txarrak ere euki ditugu lagunekin baina konpondu dira. Beraz momentu dibertigarri eta politenekin geldituko naiz.
Urte hau azkenengoa da eta oso ondo bukatzen gabiz, eta hurrengo urtean berdin pasatzea espero dut eta lagun berriak egitea, baina gure betiko lagunak ez ditut galdu nahi.
Gandasegin bisitako esperientziak betirako gogoratuko ditut baina aurretik datozen urteak hauek bezain apartak izango direla uste dut.
Gure andereño-ri bisita batzuk egingo dizkiogu istitutoan gaudenean eta berak segurazki guri ere bai, honekin oso pozik ipiniko gara, berarekin oso gustora egon garelako.
Kurtso bukaeran negar egingo dut, pena handia ematen didalako.
Gogoak ditut ala ere istitutora joateko.
Gure bi urte hauetako irteerak oso onak izan dira eta institutuan errepikatzea espero dut. 

2 URTE HAUEK

                                                 

Bi urte hauetan oso ondo pasatu dut nire lagunekin. Oporrak heltzeko irrikitan nago, lagun berriak egiteko, eta ondo pasatzeko institutoan... Urte hauetan lagun berriak egin ditut eta beraiekin oso ondo pasatu dut. Espero dut institutoa ez izatea oso gogorra.
Bi urte hauek oso azkar eta ondo pasatu ditut, Paule, Amaia, Nahia eta Ione oso lagun handiak dira eta insitutoan beraiekin klase berdinean tokatzea gustatuko litzaidake. Egin ditudan beste lagunak ere oso lagun onak dira baina Paule, Nahia eta Ionerekin oso gustura egongo nintzateke gela berdinean . Gure andereñoa Alazne oso andereño ona da eta oso ondo portatzen da gurekin.
5.mailan oso ondo  pasatu nuen baina 6.mailan hobeto, Gorozikara joan ginelako.
Maitane eta June ere ezagutu ditut eta oso lagun handiak egin gara. Amaiarekin talde berdinean egoteko aukera izan dut eta berarekin primeran pasatu dut.  Beraz lagun apartak egin ditut kurtso hauetan eta etorkizunen beraiekin bikain pasatu dut.
Gaur Iratiren urtebetetzea da eta bera ere oso lagun ona da.

2 URTE HAUEK



5. Maila: 5. mailara heldu nintzenean, ez nengoen urduri, beste lagun batzuk zeudelako. Gutxienez, 1., 2., 3. eta 4. mailako lagunak zeuden baina ala ere gehienak, ez nituen ondo ezagutzen. Kurtsoa aurrera joan ala, lagun gehiago egiten nituen. Niretzat, 5. maila, erreza izan zen. Gero, oporrak heldu ziren eta oso ondo pasatu nuen.

6. Maila: 6. mailara heldu nintzenean, gelakideak ezagutzen nituen, horregatik, ez nengoen urduri. 5. maila bezala, erreza izan zen. Kurtsoaren amaiera, oso nekatuta amaitu dut, lan asko egin dugulako.

Oporrak: Oporretan, oso ondo pasatuko dut Malagara joango naizelako eta behar bada beste leku batera ere joango naizelako.

Hurrengo urteak: Hurrengo urtean, Espainiako eskolarik hoberenera joango naiz; Lauaxetara. Horra, Gorka, Mikel Caballero eta Alvaro joango dira. Hor, tablet batekin lan egingo dugu. Lauaxetan ere ondo pasatzea espero dut.

2 URTE HAUEK

                                           

5. eta 6. mailak, Gandasegin, gehien gustatu zaizkidan mailak izan dira. 5. maila hasieran  oso urduri nengoen pertsona berriak ezagutuko nituelako. Baina 5. mailan lagun bikainak egin ditut: June, Naroa, Leire, Maren, Irune, Peio... Eta lehengo lagunekaz ere oso ondo egon naiz. Azterketa ugari egon ziren, eta 5.mailan ikasi eta ikasi egon ginen. 5. maila igaro eta 6. mailara joan ginen denok, han ere bai ikasi eta ikasi egon gara, pixka bat gehiago ahalegindu behar izan gara baina lehen ikasitako gauzak ere bai errepasatu ditugu.
Resultado de imagen de gandaseia
Irteera asko euki ditugu, gehien gustatu zaidana meatzaritza museoarena izan zen edo Gorozikara joan ginenekoa. Gorozikatik gehien gustatu zitzaidana lotara joan baino lehenago geneukan denbora izan zen, eta meatzaritza museoko irteeratik La arbolerada joatea izan zen.

3. ziklo honetan irakasle berriak izan ditugu adibidez Alazne nire tutora izan dana eta izan dudan irakasle hoberena da. Berarekin pila bat ikasi dut eta errespetua eta enpatia zer den erakutsi digu primeran, Alaznez gahin Jorge eta Miren ere bai euki ditugu irakasle moduan. Jorge gaztelaniazko irakaslea izan da, niri gaztelania gehien gustatzen zaidan saioa da, plastikarekin batera eta Miren berriz, noiz behinka matematiketan laguntzen etorri da klasera, oso ondo azaltzen du eta berarekin gauza asko ulertu ditut.

Resultado de imagen de elexaldeOrain etapa berri batera heldu gara, institutora goaz, Elexaldera hobeto esateko. Espero dut irakasleak esan digutenagaitik hain gogorra ez izatea, pilak jarriko behar ditugu hurrengo kurtsorako, eta etorriko diren azterketetarako ere prestatu beharko gara. Baina institutoak gauza onak dauzka adibidez Usansoloko umeak etorriko dira eta horek esan nahi du lagun berriak eta abentura berriak etorriko direla beraiekin batera. Ondo egotea espero dut institutoan eta bizitako guztia ez dut inoiz ahastuko.

2 urte hauek

                             

Bi urte hauetan oso ondo pasatu dut lagunekin 5. mailan azterketa gutxi euki genituen eta 6. mailan aldiz pilo bat. Lagun berriak egin ditugu eta orain istitutoan Unkinako lagun berriak ezagutuko ditugu. 

6. mailan txango oso politak egin ditugu: Gorozikara, Pozalagua, meatzaritza museoa eta orain plentziara joango gara surf eta kayak egiteraeta primeran pasatzea espero dut.
Oraingoz nire txangorik hoberena Gorozikakoa izan da, oso ondo pasatu genuelako .
Uda ostean istitutora joango gara eta oso urduri gaude 10 irakasle eukiko ditugulako. Beste egunean institutoa bisitatzera joan ginen eta gehien gustatu zitzaidana teknologia gela izan zen. Ez dut gelaz aladatu nahi baina ala ere lagun berriak egingo ditut.

2 URTE HAUEK

          

2 urte hauetan oso ondo pasatu dugu Alaznerekin. 5. mailan gurekin oso ondo portatzen zen eta 6. mailan gurekin ez zela egongo pentsatzen genuen baina azkenean gurekin geratu zen. 

5.mailan ondo pasatu arren azterketak egiterako orduan ez genuen hain ondo pasatzen baina alde onak izan ditu, lagun berriak egin ditugula eta esperientzia politak bizi izan ditugula. 5. mailako azkenengo irteeran oso ondo pasatu genuen igerilekuan.

6. mailan ere irakasle berdina izan dugu eta oso oso ona izan da gurekin baina 2.hiruhilabetean Kepak esan zigun Alazne joango zela eta guztiok triste geunden. Egunak pasatu eta gero Alazne eta gu tristeago geunden baina Alazne joango zen egunean opari asko eman genizkion baina bat batean Kepak, zuzendariaK, esan zigun Alazne kurtso amaierararte gertuko zela eta gu oso oso pozik ipini ginen. Urtarrilean Gorozikara joan ginen eta oso ondo pasatu genuen baina onena lagunekin lo egitea izan zen.






2 URTE HAUEK

Oso ondo pasatu dut bi urte hauetan, lagun berriak egin ditut eta gainera oso ondo eramaten naiz guztiekin .
Resultado de imagen de gandabosta
2 urte hauetan irteera asko eta azterketa nahikotxo egin ditugu. 5.mailan  primeran pasatu nuen eta azterketak oso ondo egiten nituen. Orain seigarren mailako azkeneko astean gaude eta institutora joango gara hurrengo urtean. Oso pozik nago  eta asko ikasteko prest nago. Institutua Elexalden dago eta oso handia da

beraz lehengo egunean seguru galduko naizela  pasiloetatik. Patioa oso txikia da eta bi eraikuntza ditu, zaharra dena  eta bestea berria. Guk berrian ikasiko dugu  baina eraikuntza zaharrean zuzendaritza, gimnasioa eta laborategia daude.
Berrian aldiz musika, plastika eta arterako gelak topatuko ditugu. Orduan uda igaro eta gero bertara joateko gogoekin nago.

2 URTE HAUEK

                     
GANDASEIA 16-17
2 urte hauetan oso ondo egon naiz nire lagunekin, gainera oso andereño ona izan dugu, eta esperientzi oso onak bizi izan ditugu, adibidez: barre piloa egin dugu..., baina onena denok ondo pasatu dugula, mozorro egunean, irteeratan...
Orain oso nekatuta gaude baina bakarrik aste bat falta zaigu eskola bukatzeko, eta azkenean institutora joango gara!!!. Nik 1LH uste dut oso zaila izango dela, baina lagun berriak izango ditugu, Usansolokoak, adibidez. Beraiekin jarri gara kontaktuan eta apurka/apurka ezagutzen hasi gara. 
Institutuan ikasgai desberdinak izango ditugu: Plastika, matematika, ingelesa edo frantsesa, biologia, natura, gimnasia..., oso gogorra izango da. Eskolan andereñoak ikasgai asko eman dizkigu , baina institutoa ikasgai bakoitzean iraskaske bat izango dugu.

2 URTE HAUEK


Bi urte hauetan esperientzia asko bi izan ditut, batzutan malkoak andereñoa joateko sorian zegoenean, besteetan irribarreak geratuko zelako, haserraldiak  matematika egiteko orduan....

Hainbat gauza ikasi ditut, zer den errespetoa, ez dela kontaminatu behar, energia ondo erabili behar dela, enpatia....Lagun berriak egin ditut, eta oraindik egin behar ditudanak.
Niretzako 5.mailaren hasiera, oso gogorra izan zen, klase berria, andereño berria... eta orain 5 maila berriro hasiko bazen bezala, biziko dut institutoa, baina hurrengo urtean indar gehiagorekin
beldur pixka bat daukadalako. Hor erretzen duen jede asko dago eta Usansolo ikalseekin erlazionatuko naiz. Nik institura igoteko gogoak ditut baina nire ahizpak esaten dit ez eukiteko, ez dela hain polita. Horrek ez dit asko laguntzen!!Baina bueno, ni gogorra izan behar nahiz aurrera egiteko.
Resultado de imagen de instituto elexalde

sábado, 10 de junio de 2017

MUSIKA MOTA EZAGUNENAK



Rock: Rocka, 1960.urtean sortu zen. Musika mota hau, zaila da jotzea. Rocka jotzeko, gitarra, bateria, teklatua eta bajo bat behar dira. Honek, beste musika moten sorrera bultzatu zuen, adibidez: Popa, Punka eta Heavy.
Musika taldeak: Asia, Toto, 38 Special etb.

Pop:  Popa, 1960.urtean sortu zen. Popa, Rocka bezala, instrumentu berdinekin jotzen da. Baina ez da hain zaila.
Musika taldeak: Bruno Mars, Michael Jackson etb.

Funk: 1970.urtean sortu zen. Hau, Jazzari esker sortu zen.
Musika Taldeak: James Brown, George Clinton, Stevie Wonder etb.

Heavy Metal: 1960.urtean sortu zen. Hau, Rockaren instrumentuekin jotzen da. Musika hau, oso zaila da jotzea.
Musika taldeak: Iron Maiden, ACDC, Led Zeppelin etb.

Klasikoa: 1800.urtean sortu zen. Musika mota hau, ez da Rocka bezalakoa, gainera, guztiz kontrakoa da. Musika Klasikoa jotzeko, orkesta bat behar da.
Musika taldeak: Beethoven, Mozart, Haydn etb.

Jazz: 1900.urtean sortu zen. Jazza, ez da Rocka bezala, Klasikoa bezala, guztiz kontrakoa.
Musika taldeak: Dizzy Gillespie, Hot Five etb.

viernes, 9 de junio de 2017

GALDAKAOKO BERTSO TOPAKETA

Gaur goizean Galdakaoko bertso topaketa egin dugu Torrezabal kultur etxean. Galdakaoko eskola guztiek (6.mailako ikasleek) bertso bat egin dute. Hau da guk Gandasegi eskolako 6.maila A-koek egin dugun bertsoa, Artzai Gezurtiaren ipuina kontutan izanik.






jueves, 8 de junio de 2017

Zahara de los Atunes


Zahara de los Atunes Barbateko, Espainiako, udaleko kidea den herria da, Cadizeko probintzian, Andaluziakoa.

Zaharako populazioa 1.115 biztanleko da. Herria Cadizeko probintziako hegoaldean kokatuta dago, Retíneko Zerraren ondoan.

Zahara de los Atunes turismoari dagokionez Andaluziako leku garrantzitsuenetako batean bihurtu da, bere klimagatik eta hondartza politengatik.

Zaharak Andaluziako azken hondartza handienetako bat mantentzen du .

Zaharako hondartzetan ilunabar ederrez goza dezakezu eta Afrikako kontinentea ikusi daiteke argi eta garbi. 
Nire gurasoei eta niri asko gustatzen zaigu. Uda guztietan joaten gara, oso polita delako.


martes, 6 de junio de 2017

BIZKAIDATZ


BIZKAIDATZ

Resultado de imagen de bizkaidatz 2017
Bizkaiko Foru Aldundiak 'Bizkaidatz Txikia' sariak eman dizkie Bizkaiko zortzi ikasleri. (BFA)




Bizkaiko Foru Aldundiak hirugarren urtez banatu du «Bizkaidatz Txikia» haur eta gazteentzako literatura-saria, Bizkaiko haur eta gazteen artean literatura-sormena sustatzeko. Andoni Iturbe Kulturako zuzendari nagusiak parte hartu duten guztiak zoriondu ditu, eta, bereziki, edizio honetan saria lortu dutenei.
BILBO. Hauek dira aukeratutako kontakizunak idatzi dituztenak: Maitane Torrado, Andere Garabieta, Enara Luis, Irantzu Gomez, Nahia Aldamizetxebarria, Aiala Garabieta, Malen Ormaetxea eta Aitor Echevarria.
Lehiaketaren bidez, irakurri eta idazteko zaletasuna sustatu nahi da. Bi kategoria daude: haurren kategoria, lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako ikasleentzat, eta gazteen kategoria, bigarren hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleentzat.

Resultado de imagen de bizkaidatz 2017Parte hartu dutenen erronka izan da bi idazlek hasitako kontakizunak garatu eta amaitzea. Idazle horiek obra horien lehen orrialde idatzi dituzte; gaztelaniazkoa, Laida Martínez Navarroren «El caso de sopapos y su banda de matones» izan da, eta euskarazkoa, berriz, Xabier Olasoren «Paul eta sorginkeria-liburua». Parte-hartzaileek, 4 edo 5 orritan, beren sormen-lanak jaso dituzte eta kontakizun horietan azaltzen diren pertsonaiak eta egoerak garatu dituzte.
Bizkaidatz Txikia lehiaketa orain dela hiru urte sortu zen, gazteenen artean idazteko eta irakurtzeko gogoa pizteko. Urterik urte, gehitu egin da partaide kopurua: 2015ean, 186 kontakizun aurkeztu ziren; 2016an, 194 (90 euskaraz), eta, 2017ko edizioan, 266 kontakizun aurkeztu dira; haietako 134, euskaraz. (DEIA egunkaritik hartuta)

domingo, 4 de junio de 2017

LONDRESEN ATENTADU BAT EGON DA.

Resultado de imagen de londresen atentatua
Londresen  atentatu bat egon da. Espaniar batek  terrorista bati aurre egin dio, bere izena Ignacio Echeverría da eta orain desagertuta dago, polizia Ignacio bilatzen hasi da. Ignaciok 39 urte ditu, bere lagunekin patinatzen zegoen eta momentu horretan emakume bati labankatzen ari zirela  ikusi du. Ignacio emakumea defendatzera joan da eta horrezkero ez dakite ezer gehiago,non dagoen ezta nola dagoen ere.


Londresen bizi den bere arreba, hospitaletatik bila dabil baina oraindik ez du aurkitu, Ignacio oso pertsona ona izan da, eskuzabala eta ausarta.

ATHLETIC BERRIRO EUROPARA

       
Resultado de imagen de ATHLETIC EUROPA
Bartzelonak larunbatan 3-1 irabazi zion Alaveseri Errege kopako finalean. Ligako lehenengo lau taldeak Championsera joaten dira eta 5., 6. eta 7. Europa Leaguera. 
Alavesek Espainako kopa irabazten bazuen, bere ligako postutik 7. postura igoko zuten eta Athletic-ek 7. postuan gelditu zenez,  ez zen Europara joango. 
Athletic-eko talde osoa oso kezkatuta zegoen Bartzelonak askotan partidu oso txarrak egiten dituelako eta bere defentza oso ona ez delako. Baina Bartzelonak irabazi zuenez Athletic Europara doa baina bi prebia pasatu beharko ditu lehendabizi.

ATHLETIC-EN AURRELARI PUNTA



Resultado de imagenAthletic-k talde oso ona da, baina aurrelari punta bat behar du. Orain Aritz Aduriz daukate baina oso nagusi dagoenez beste aurrelari bat behar dute.


Athletic-ek lehenengo Jon Bautista fitxatu nahi du, baina Realean jolasten duenez oso zaila izango da fitxatzea, baina ekartzea lortzen badugu oso ona izango zen etorkizun aparta duelako eta oso gaztea delako.



Resultado de imagen

Bigarren aukera Kenan Kodro fitxatzea izango zen, Osasunako aurrelaria. Osasunakoak ez daude oso ados Athletic-eri jokalariak saltzeaz baina orain bigarren mailan dagoenez dirua behar dute beste jokalari batzuk fitxatzeko. Kenan ados dago Athletic-ekin jolasteko prest dago, Osasuna taldea denboraldi osoa egongo  delako bigarren mailan eta Athletic-ekin Europan jolasteko aukera izango du.

Hirugarren aukera Villalibreri (Athletic-en jokalaria) bigarren mailako talde bati saltzea da horrela gehiago jolastuko du eta hobetzeko aukera gehiago izango ditu.


        ESPERO DUT, ADURIZEK GEHIAGO                 IRAUTEA FUTBOLERA JOLASTEN!!!

Maitaneren saria eta bilboko irteera

Resultado de imagen de bilbao         
Zorionakkk!! Maitanee!!! eta Nahiaaa!! Sari hau merezi duzue zuen ahaleginagatik. Bihar astelehena, Bilbora joango gara Maitane eta Nahiaren sariak haztzera. Tablet bat lortu dute, zelako sortea, enbidia ematen didate. Gero hamaiketako hartuko dugu, eta ostean eskolara bueltatuko gara bazkaltzera, oso pozik nago, biharko eguna heltzea nahi dut.






viernes, 2 de junio de 2017

BILBORA IRTEERA

Gogoratu astelehenean Bilbora joango garela beraz beheko eskolan geldituko gara, goizeko 9:15tan.
Bari-k txartela eraman behar duzue eta hamaiketakoa (ura, fruta, bokadilloa...).