2 urte hautan oso ondo pasatu dut eta lagun gehiago egin ditut, niretzat oso dibertigarria izan da eta gauza asko ikasi ditut. Alazne nire andereñoa oso jatorra izan da gurekin baina batzutan hasarratzen denean ohiukatu egiten digu baina azkenean oso andereño ona izan da. Bi aldiz gure andereñoa ia-ia joaten da eta oso triste jarri ginen baina azken momentua Kepa etorri zen eta ez zela joango esan zigun eta denok poz-pozik eta negarrez hasi ginen.
5.mailara heldu ginenean lagun gehiago egin nituen eta horietako bat Luka izan zen. 1.mailatik
4.mailara oso txarto jausten zitzaidan baina orain oso ondo eramaten gara eta nire lagun honenetarikoa da. Hurrengo astean irteera batera joango gara, Pentziako hondartzara eta surfa egingo dugu. Bachirrek flotagailu handi bat ekarriko duela esan digu beraz denok flotagailuaren gainean jarriko gara eta gure artean bultzatuko gara eta uretara jausiko gara.
Aurten hiru egun joan ginen Gorozikara, han jolasak egin genituen eta menditik paseo bat eman genuen, mendian hezur asko ikusi genituen eta amildegi handi bat ere. Azken egunean festa handi bat egin genuen jantokian eta mutil guztiak dantzatzen hasi ginen eta azkenean oso pozik joan ginen etxera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario