5. eta 6. mailak, Gandasegin, gehien gustatu zaizkidan mailak izan dira. 5. maila hasieran oso urduri nengoen pertsona berriak ezagutuko nituelako. Baina 5. mailan lagun bikainak egin ditut: June, Naroa, Leire, Maren, Irune, Peio... Eta lehengo lagunekaz ere oso ondo egon naiz. Azterketa ugari egon ziren, eta 5.mailan ikasi eta ikasi egon ginen. 5. maila igaro eta 6. mailara joan ginen denok, han ere bai ikasi eta ikasi egon gara, pixka bat gehiago ahalegindu behar izan gara baina lehen ikasitako gauzak ere bai errepasatu ditugu.
Irteera asko euki ditugu, gehien gustatu zaidana meatzaritza museoarena izan zen edo Gorozikara joan ginenekoa. Gorozikatik gehien gustatu zitzaidana lotara joan baino lehenago geneukan denbora izan zen, eta meatzaritza museoko irteeratik La arbolerada joatea izan zen.
3. ziklo honetan irakasle berriak izan ditugu adibidez Alazne nire tutora izan dana eta izan dudan irakasle hoberena da. Berarekin pila bat ikasi dut eta errespetua eta enpatia zer den erakutsi digu primeran, Alaznez gahin Jorge eta Miren ere bai euki ditugu irakasle moduan. Jorge gaztelaniazko irakaslea izan da, niri gaztelania gehien gustatzen zaidan saioa da, plastikarekin batera eta Miren berriz, noiz behinka matematiketan laguntzen etorri da klasera, oso ondo azaltzen du eta berarekin gauza asko ulertu ditut.

No hay comentarios:
Publicar un comentario