Bi urte hauetan oso ondo pasatu ditut nire lagun berriekin. Bostgarren mailan lagunak aldatu zizkiguten. Hasieran antzinako lagunekin egon ginen denak ez ginelako asko ezagutzen. Baina denporarekin denak lagun egin ginen. Alazne izan da gure andereñoa bi urte hauetan eta oso ona izan da. Txango asko egin ditugu adibedez: Pozalagua, Pobeseko igerilekura, Gorozika... Hurrengo urtean Elexalde institutora joango gara, lagun berriak egingo ditugu adibidez Usansolokoak. Nire ustez oso gogorra izango da, esaten dute ordu bat inguru egon beharko garela etxeko lanak egiten. Egian nagusienak izan gara aurten baina hurrengo urtean txikienak eta istitutoa ikusi dugu eta oso handia da. Hamar irakasle ezberdin izango ditugu baina tutore bat izango dugu dudak galdetzeko. Urtero lagunez aldatuko digute denak ezagutzeko. Gogo asko ditut institutora joateko baina bakarrik norekin tokatuko zaidan jakiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario