jueves, 15 de junio de 2017

2 URTE HAUEK



2 urte hauetan oso ondo pasatu dut zurekin Alazne, itzelazko andereñoa zara eta espero dut beste eskoletan berdin izatea eta zuk oso ondo pasatzea. Eskola honetan azkeneko bi urte hauek urterik hoberenak izan dira, lagunekin  baita andereñoekin bizi izandako esperientziengatik.
Irteeratan oso ondo pasatu dut, urteko egunik hoberenak izan dira, horregatik orain pena pixka bat ematen dit institutora joateak, lagun, maisu eta andereño batzuk ez ditudalako inoiz gehiago ikusiko.
5. mailan hasi nintzenean nire notak oso ondo eta ondo ziren baina nire lankideen eta nire andereñoaren laguntzaz nire notak asko hobetu dira. Gainera lehen beti lagun berdinekin negoen, gero gelakoekin ateratzen hasi nintzen eta azkenean kurtso osoarekin nahastatu ginen.
Nire ustez irteerarik hoberena Gorozikakoa izan zen hor oso ondo pasatu genuen, mendira joaten, frontoian jolasten... Primeran pasatu nuen gehien bat gauetan lagunekin jolasten eta hitz egiten.
Lehen esan dudanez pena pixka bat ematen dit institutora joateak baina beste alde batetik oso pozik nago jende pila bat ezagutuko dudalako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario