lunes, 7 de noviembre de 2016

ENPATIA

Klasean enpatiari buruzko bideo bat ikusi dugu.
Bideo honetan, mutil batek institutoan ez zeukan lagunik beraz, bullying egiten zioten. Egun batean, institutoan poster bat ikusi eta poster horretan atletismoko lasterketa bat zegoela irakurri zuen, orduan, bere amari esan zion eta bere amak zapatila zahar batzuk oparitu zizkion eta mutila lasterketarako entrenatzen hasi zen. Egun batean mutila entrenatzen zegoela gizon bat agertu zitzaion eta gizona mutilari entrenatzen hasi zen. Institutoan korrika egiten zegoela, zapatilak apurtu zitzaizkion. Klasea bukatu ondoren etxera joan zen eta bere amari kontatu zion orduan bere amak zapatilak konpondu zizkion, ez bait zuten dirurik berriak erosteko. Lasterketa egunean, mutila entrenatzen zuen gizonak zapatila berriak oparitu zizkion. Azkenean mutilak irabazi egin zuen eta oso pozik sentitu zen, berak zuen helburua azkenean lortu zuelako.

Luca, Unai, June, Izaro

No hay comentarios:

Publicar un comentario