EUROPAKO 15 HERRIALDERIK POLITENAK
Badakizue orain Europa kontinenteari buruz ikasten gabizela. Eta Hemen ikusiko duzue zeintzuk dira Europako 15 herrialderik politenak.
15-AMSTERDAM
Holandan dago eta herbeheretako probintzia deitzen zaio eta Europako herririk politenetariko bat da.
Bere kale eta urbidearen edertasuna eta bere esanahi kulturala elkartzen dira. Munduko
museo garrantzitsuenetarikoak bertan daude adibidez; Rijks museum edo Van Gogh museum...
.
14- VIENA
Austriako hiriburua da eta hor operako konpositore asko jaio ziren adibidez Mozart Strauss eta Beethoven. Bere etxe politak eta bere gaztelu ikusgarriak egiten dute Viena ikusteko
bidaia ahaztezina.
13- GRANADA
Granada ez da soilik Espainiako herririk politena Europako bat ere bada. Nazari hiria da ,Alhambragaitik, Espainian gehien bisitatzen den herria eta munduko 15 mirarienetariko bat da jauregi hori.
12- BUDAPEST
Hungriako hiriburua da eta "Danubioko perla" izenarekin ere ezagutzen da. Gehien bisitatzen, miresten eta Europako hiri eder bat da. Gainera bainuetxeen herriaren tituloa deko 1934 urtetatik. 118 iturburu ditu, naturalak nahiz artifizialak.
11- FLORENCIA
Florentzia Italiako herri ezagunena da. Toskanako eskualdean dago eta bere hiriburua da.
Florentzia ez da bakarrik munduko hiri erromantikoenetariko bat, baizik eta, politenetariko bat ere.
10- EDIMBURGO
Eskoziako hiriburua da eta oso ospetsua da mundu gune historiko politenetako bat da. Royal Mile-letik paseo bat emoten duzu eta zekula ez duzu aztuko. Hiria dago Edinburgh Castle, munduko gaztelu ederrenetariko bat da eta hunkigarrienetako bat izan da nagusi.
9- BRUJAS
Eder, txiki eta xarmanta, Brujas hiria da, Belgikan kokatuta dago. Europako hiririk ederrenetariko bat da. Kale erromantikoak, eta ur kanaletan zisneak daude eta hortik paseatzea benetako plazerra da. Belgika bisitatzen badozue, bertan geldialdi bat egitea gomendatzen dizuet.
8- ESTAMBUL
Istanbul Turkiako hiririk handiena da eta Europako jendetsuena. Europako hiririk ederrenetariko bat da. Istanbul Gizateriaren patrimonioa izendatu zuten 1985. urtean, besteak beste, Santa Sophia monumentu ikusgarria bertan dago.
7- SEVILLA
Sevilla Andaluziako hiriburua da, Espainiako alde zahar handiena dauka eta Europako hirugarrena. Venezia eta Genovaren atzean. Bere klimagatik, bertako jendeagatik eta batez ere, bere historia eta monumentuengatik, Sevilla gehien bisitatzen den munduko hiri bat da.
6-LISBOA
Tajo ibaiaren desenbokaduran dago, Portugaleko hiriburua eta Europako hiririk ederrenetarikoa eta xarmangarrienetako bat da.
5- ERROMA
Erroma Italiako hiriburua eta Inperioaren antzinako hiriburua ere izan zen, Europako hiririk zaharrena eta ederrenetariko bat da. Munduko ondasun historiko eta arkitektonikoa gehien dituen hiria da. Bere zentro historikoa, Europako Mendebaldeko munduko patrimonio historiko, artistiko eta kulturala da.
4- LONDRES
Britaniako hiriburua, Erresuma Batuko eta Europako hiririk handiena da. Herri hau diru askokoa da eta munduan gehien bisitatzen den herria da. Bere eraikinak oso ezagunak dira eta ederrak, horrez gain, Europako hiririk ederrenetariko bat da.
3- PARIS
Paris argiaren hiria, Frantziako hiriburua eta Europako hiririk garrantzitsuena eta ederrenetariko bat da. Horrez gain, munduan gehien bisitatutatzen den hiri da. Londres bezela, eta munduko monumenturik ezagunenak ditu, Eiffel Dorrea, Notre Dam eta Triunfoko Arkoa. Gainera Parisek munduko museo handiena du eta ospetsuena, Louvre izenekoa.
2- PRAGA
Moldava ibaiaren ertzean dago, Praga Txekiako hiriburua da. Bere hirigune historikoa 1992.urtean gizateriaren patrimonio izendatu zuten. Hiri oso ederra da, bidaiariak pentsatzen dute herri ikusgarria dela bere gazteluengaitik, elizagaitik, plazak ederrengandik eta sinagogak ( moroen eleiza) bisitatu daitezke.
1- VENEZIA
Venezia 118 uhartez osatuta dago eta uharte horiek 400 zubiren bidez konektatzen dira. Veneziako hiria, Italian dagoen herri ederra da, turisten iritziz Europako hiri ederrenetako bat da. Kaleak zeharkatzen dituzunean Italiako izozki bat edo fruta tarrina bat jateko aukera izango duzu. Hiria ezagutzeko beste modu bat gondolan montatzea da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario