Eusebioren taldea Atletico Madrili gailendu zaio, Carlos Velak eta Willian Josek egindako golei esker, biak penaltiz.
Donostiarrek presioa egin dute hasieratik eta madrildarrak bere zelaian sartuta izan dituzte minutu askotan. Lehen abisua Zurutuzak eman du, neurketa hasi eta bost minutura.
Lehen zatiaren erdi aldera esnatu da Cholo Simeoneren taldea, eta arriskua sortu dute Rulliren arearen barruan.
Txuri-urdinen golarekin, Atletico urduri jarri da eta erasoan ez du asmatu. Griezmann erdi desagertuta ibili da eta Saul Correagatik aldatu du Simeonek partidaren amaieran.
Realak estutasunak ekidin ditu bigarren gola sartuz. Epaileak Carlos Velari penaltia egin diotela adierazi du, eta hau Willian Josek jaurti du, gipuzkoarren bigarren gola egiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario