martes, 28 de febrero de 2017

NIRE URTEBETETZEA

                           
Nire urtebetetzea otsailaren 22an izan zen, baina astelehenean nire urtebebetetzea ospatu nuen lagunekin.
5:30 tan Telepizzan geratu ginen  urtebetetzea ospatzeko, pizza bukatu genuenean tarta eta opariak eman zizkidaten: hiru taza, bi kuaderno, bi boli, borragoma, etxeko zapatilak...Bukatu genuenean Plazakoetxera joan ginen jolastera eta gaueko 9:30tan etxera itzuli ginen.Egun polita izan zen, bertan nahi nuen jendea egon zelako.

INAUTERIAK GALDAKAON

Resultado de imagen de momotxorro
Ostiralean inauteriak ospatu genituen eskolan eta gero arratsaldean seigarren mailako neska asko mozorratu egin ginen eta gauean teleppizan afaldu genuen.

Zapatuan nire amamaren etxera joan nintzen jatera eta arratsaldean ere mozorratu nintzen. 
Lagun batzuekin geratu nintzen eta zazpiretan momotxorroak agertu ziren eta bederatzietan etxera joan nintzen. 
Domekan etxean egon nintzen eta arratsaldean kalera joan nintzen eta makarraz mozorratu nintzen.
Astelehenean Iruneren urtebetetzera joan nintzen. Orrazi bat eta borragoma bat oparitu nizkion. Gero plaza Gorrira joan ginen.
Gaur mozoiokerrer erreko dute.
Asko gustatu zaizkit inauteri hauek. 






NIRE INAUTERIAK

Ostiralean eskolan dantza egin genuen, gero klasetik atera eta ostean etxera joan ginen eta mosorroz aldatu nintzen. Beranduago lagunekin geratu nintzen eta pijamaz jantzita joan ginen, ikaragarri ondo pasatu genuen. 
Larunbatean "MOMOTXORROAK" zeuden kaleetan eta korrika  joan ginen beraien atzetik. Andrea, Leire, Maren eta ni geratu ginen euren atzetik joateko, baina Marenek eta Leirek beldurra zeukaten ez nire izekoren dendara joateko esan nien. Momotxorroak bukatzerakoan beraien bila joan ginen eta  Santi Brourarera joan ginen. Han momotxorroak dantza egin zuten eta jendearen bila joaten ziren, oso ondo pasatu nuen eta barre piloa egin nuen. 
Igandean nire amarekin geratu nintzen eta arratzaldean berriro, nire lagunekin geratu nintzen.
Astelehenean Iruneren urtebetetzera joan nintzen, pertsona asko joan ziren eta oso ondo pasatu nuen.

Gaur etxean geratu naiz nire amarekin, ingleseko etxeko lanak egiten eta antzerkirako gidoia ikasten. Honek izan dira inauteri egunean egindako ekintza guztiak.

INAUTERIAK

                                                       

Niri inauteriak asko gustatzen zaizkit eta inauteri honetan oso ondo pasatu dut. Lagunekin igoera egin genuen, ez genuenez dantzarik ez ezer prestatuta guk normal igo genuen, geroago kalean geratu ginen eta batzuk telepizzara  joan ziren afaltzera. Nik ez nuenez joan nahi telepizzar , etxera  joan nintzen afaltzera.

Bigarren egunean ere bai lagunekin geratu nintzen ondo pasatzeko eta horrela izan zen. Batzuk Momotxorroen atzetik korrika egitera joan ziren baina Ohiane, Alazne eta ni Mugurun geratu ginen eta momotzorroen ikuskizuna hasi zenean ikustera joan ginen. Bertan lagunekin topatu ginen  eta geroago batzuekin kanpora afaltzera joan ginen eta primeran afaldu genuen.


Resultado de imagen de momotxorroak     

NIRE PARTIDUA



Larunbatean partidua euki nuen, Ondarroaren kontra jokatu genuen eta 1-5 irabazi genuen. Partidua ez  zen oso zaila izan eta nire ustez ondo jokatu genuen. Mikel Caballerok aurtengo, bere lehenengo gola sartu zuen nik emandako pase batekin eta berak gol ikaragarria sartu zuen. Hurrengo partidua Baskoniaren kontra jokatuko dugu eta nire lehengusuaren, Unairen eta Alexen kontra jolastuko dut. Orain lehenengo postuan gaude eta  lehenengo hiruren artean geratzen bagara Euskal Herriko txapelketara joango gara.

INAUTERIAK



Ostirala: Ostiral arratsaldean etxera joan nintzen arropa aldatzera eta gero Izarorekin geratu nintzen eta igoera ikustera joan ginen eta gero bukatu  zenean plaza Gorrira joan ginen eta bertan pixka bat jolastu ondoren Santi Buruardera joan ginen eta nik ogitarteko bat hartu nuen afaltzeko eta Izarok kebab bat. Afaldu ondoren bakoitza bere etxera joan zen, hurrengo egunerarte.



Larunbata: Larunbat goizean erosketak egitera joan nintzen nire gurasoekin eta eguerdiko ordu bietan paella jan genuen eta gero arratsaldean Maren, Leire eta Izarorekin, momotxorroen atzean joan ginen eta gero gure atzetik joan ziren korrikan.

LIGA

Liga inoiz baino interesgarriago dago, 25. jaurnaldia da.

Madrildarrak lehenengo doaz, atzo irabazi egin zutelako eta gainera partidu bat gutxiago jokatu dute. Bigarren postuan Bartzelona taldea dago, puntu bat gutxiagorekin. Hirugarrenak Sevilla taldekoak dira,hiru puntu gutxiagorekin, eta laugarrenak At. Madrid-ekoak. Aurten oso txarto dabil jolasten baina sorte askorekin agian sailkapenean postu batzuk aurreratzen ditu, beraz espero dut gure Athletik Europarako sailkatzea. 


INAUTERIA

                    

Inauteri egunean ekolara heldu ginen eta batzuei aurpegia margotu zieten.
Ordu batzuk geroago dantza egiteko ordua zenez, guraso guztiak bertan zeuden, ikuskizuna ikusteko prest. Aurtengo gaia munduko dantzak izan dira, beraz maila bakoitzak munduko dantza bat aukeratu zuen.
Dantzak hauek izan ziren:
1.Hawaianaz
2.Mexikarrez
3.Txinatarrez
4.Bakeros
5.Indus
6.Maoris
Oso politak izan ziren dantza guztiak eta andereño eta maisuek ekitaldia amaitzerakoan dantza sorpresa bat egin zuten, oso barregarria izan zen.

lunes, 27 de febrero de 2017

ZERGATIK LANDAREAK DIRA BERDEAK?




Lurreko landareei klorofila izeneko subtantsia batek ematen die kolore berdea, fotosintesia egiteko ezinbestekoa duten molekula batek. Klorofila pigmentu bat da, hau da, kolore jakin bateko, (berdea) argia islatzen duen molekula bat. Argia islatzen duelako ematen die kolorea landareei, baina argia xurgatu ere egiten du. Xurgatzen duen argi horri esker lortzen dute landareek beharrezko energia uretik eta karbono dioxidotik abiatuta materia organikoa eta oxigenoa sortzeko (fotosintesia).



DONOSTI


Larunbatan, goizeko 8:30tan esnatu nintzen eta 9:30tan autoan sartu nintzen nire arrebarekin eta nire gurasoekin eta Gipuzkoako hiriburura joan ginen, hau da, Donostira. Bidaian, autoaren lehiotik, lehenengo aldiz, Anoeta zelaia ikustea lortu nuen. Lehenengo, Donostitik paseoak emoten egon ginen. Geroago "EL MUSEO DE LA CIENCIA" ikustera joan ginen eta hor izugarrizko gauzak ikusi genituen animaliak, planetarium bat, energiazko experimentuak, urazko experimentuak...

Izugarrizko experientzia izan zen, oso ondo pasatu nuen eta gauza asko ikasi nituen.
Resultado de imagen de donosti


ZEALANDIA



ZealandiaZealandia, kontinente ezkutua da, uraren azpian dagoelako, %94a, uraren azpian dago. "Zealandia, 4.900.000 milioiko lurreko hedapena daukala aurkitu dugu" esaten dute zientzilariek eta "kontinente hau, zazpigarrena da". Zealandia, kontinente txikiena da, berriena eta meheena" baieztatzen du Nick Mortimerek. Zelanda Berriak eta Caledonia Berriak parte hartzen dute kontinente berri honetan. Orain dela milioika urte, Gondwanako kontinentean parte hartzen zuen , gero, hau, Cretacikoan banantzen hasi zen. Zealandia, Indiakoa bezalakoa da, bere puntu altuena, Cook mendia da, Cook mendia, Zelanda Berrian kokatzen da, 3.724m uraren goitik. Kontinentea ur abisaletan dago, 2.500 eta 4.000 metroko sakonerarekin eta 10 edo 30 kilometro lodiera dauka.

domingo, 26 de febrero de 2017

LURRAREN ANTZERAKO 7 PLANETA AURKITU DITUZTE

 


Gure eguzki sistematik kanpo dauden planetak dira. Mundu osoko ikertzaileen artean aurkitu dituzte. Gure planetaren tamaina bera dute. Lurretik 40 argi urtera daude izar txiki eta hotz baten inguruan biraka. Planeta horietan bizitza eta ur likidoa dagoen susmoa dute. B, C, D, E, F, G eta H izena dute momentuz, planeta horiek.


Zientzialariek Trappist-1 izena eman diote eguzki sistema aurkitu berriari.

lunes, 20 de febrero de 2017

NOR DA MUNDUKO PERTSONARIK ZAHARRENA?

Resultado de imagen de la mujer mas anciana del mundo



Emma Martina Luigia Morano de Vercelli da munduko pertsonarik zaharrena, 1899ko Azaroaren 29an jaio zen Italian, eta orain 117 urte ditu. Uste dute Morano Andrea 19.mendean jaio zen eta bizirik dagoen pertsona bakarra dala. Vercelli zerbitzaria izan zen, Verbaniara mugitu zen arte.  1926.urtean ezkondu zen eta oraindik apartamendu  berberean  bizi da, berak ikaragarri  maite du  bere etxea. Ume bat izan zuen baina 6 hilabetekin hil egin zen. Mina handia sentitu zuen eta bere ezkontzak ez zuenez funtzionatzen 1938.urtean bere senarrataz dibortziatu zen eta momento hartatik ez zen berriro ezkondu. 
Egunero hiru arrautza jaten ditu, bi gordinak eta bat egosita, pasta freskoa eta haragi gordin plater bat jaten du. Dieta horrekin  90urte inguru daramatza.
 

domingo, 19 de febrero de 2017

INAUTERIAK


                          

Inauteriak datorren astean izango dira eta gu zelanda berriko pertsonai batzuetaz mozorrotuko gara, Maoriez (Hoko dantza egiten dutenak).

Baina nola mozorratzen da jendea?. Mozorro ezagunen asko daude, adibidez: Txinatarrez, joku desberdinetako pertsonaietaz adibidez, Mario bros,Hippis, Erdi aroko pertsonaiez, animaliz...

Resultado de imagen de mozorroak

Baina zergatik mozorratzen gara? Negutik udaberriraren pasatzea ospatzen da. Oso atzinako ohitura da, duela 5.000 urte Egipton eta Erroman antzeko jaiak ospatzen ziren.

NIRE ASTEBURUA



Resultado de imagen de mandalas

Ostiralean Gallartako meatzaritza museora joan ginen eta gero La Arboledara joan ginen eta han bokata jan genuen eta denbora askotxo jolastu genuen eta 16:00tan etxera bueltatu ginen.

Larunbat goizean etxean egon nintzen eta amarekin inauteriko tostadak prestatu nituen.
Arratsaldean izeko eta osabaren etxera joan nintzen eta izekoren urtebetetzea ospatu genuen.
Nire lehengusu txikiekin eta nire ahizparekin wii-ra jolastu genuen.
Igandean etxerako lanak egin nituen eta piska bat ikasi nuen. Arratsaldean telebista ikusi nuen eta mandalak margotu nituen.

Resultado de imagen de tostadas de carnaval       

AZOFRA

                          

Azofra Errioxako herri txiki bat da. Urtean zehar 200 biztanle bizi dira baina udan hiru aldiz gehiago. Najera eta Santo Domingoren artean dago eta bertatik Santiagoko bidea pasatzen da. Martxotik irailararte erromes asko pasatzen dira eta han geratzen dira lo egitera,  ostatu batzuetan. Herriak bi taberna ditu, hiru denda, farmazia bat, hiru ostatu, eleixa handi bat, medikua, lau parke, udaletxe bat.....

Gure urbanizazioan igeritokia ere badaukagu eta han oso ondo pasatzen dugu lagunekin.



Resultado de imagen de azofra








NIRE PARTIDUA



Atzo Barakaldoren aurka jokatu genuen .4-3 irabazi genuen baina azken minutuan. Lehenengo zatian 3-1 irabazten hasi ginen baina bigarren tartean bi gol sartu zizkiguten eta hiru-hiru berdindu ziguten eta azken zatian beraiek lehenengo, gol bat sartu ziguten baina bi minutu geratzen zirenean bi gol sartu genituen. Sailkapenan lehenengo postuan zegoen taldeak, gurekin puntuetan berdintuta zeudenak, bere partidua galdu zuetenez 1.postuan gaude eta horrela geratzen bagara Euskadiko txapelketara joango gara.

NIRE LARUNBATA





Ohetik jaiki nintzenean gozaldu egin nuen eta Bilbora joan nintzen nire lehengusuaren oparia erostera. Gero etxera joan nintzen eta piska bat jolastu nuen eta gero kalera joan nintzen nire gurasoekin. Paseoan geundenean nire amonei ikusi nien nire lehengusuaren urtebetetzera joaten zihoazela. Ordu bietan nire osabaren etxera joan nintzen jatera eta urtebetetzea ospatzera. Geroago nire gurasoak, aitite eta nire osaba partidua ikustera joan ziren eta arratsaldean lagun batzuekin geratu ninten; adibidez: Izaro Akari, Elena, June, Irati...

Ni 7tan nire osabaren etxera joan nintzen pastela jatera eta oso gozoa zegoen eta 8:30 nire gurasoak etxera joan ziren eta ni eta nire neba nire osabekin lo egiten geratu ginen, hamabitan lo egiten nengoen.

NIRE ASTEBURUA

               

LARUNBATA: Larunbat goizean, futbol partidu bat eduki nuen Portugaleteren kontra. Portugaleten jolastu zen 11:30etan eta guk irabazi genuen 2-9. Egia esan, nahiko erreza egin zitzaigun. Arratsaldez, Ericen urtebetetzea ospatu genuen Telepizzan eta oso ondo pasatu genuen. Mugurun, futbolera, jolasten egon ginen baina zoritxarrez Ericen baloia apurtu egin zen.

Resultado de imagen de inauteriak galdakao   IGANDEA: Igande goizean nire lehengusinaren urtebetetzea izan zenez, Zornotzara joan ginen osaba, izeko eta lehengusinekin egotera eta oparian eman genizkion. Arratsaldez, kuadrilak oek inauterietako prestaketak egin genituen, musika eta dantza aukeratu genuen, Galdakaon egingo den lehiaketan parte hartzeko urtero bezala.

STAR WARS "THE LAST JEDI"



Lehenengo, Star Wars VIII.ren pelikula, Ingelesez egin zuten. Pelikula, "The Last Jedi" deitzen da, Gaztelaniaz, "Los Últimos Jedi". Lehen, ez zekiten pluralean edo singularrean bazegoen tituloa, baina orain badakite, pluralean dela. Itzulpena, oso zehatza da. Filma, abenduaren hamabostean estrenatuko dute. Oraindik, ez dakigu asko pelikulari buruz. Egia da, saga honek urte asko dauzkala, baina oraindik arrakasta handia edukitzen jarraitzen du. Trailerrerako bideoak erakusten digu, nola izango den gutxi gora behera.

sábado, 18 de febrero de 2017

IRTEERA



Ostiralean Gallartako mehatzaritza museora joan ginen eta bertan mehatzariak nola bizi ziren ikusi genuen. 


Ondoren La Arboledara joan ginen eta bat-batean ahate, oso politak, hurbildu ziren. Ondoren ahate guztiak gure atzetik etortzen ziren gure janaria jan nahi zutelako.
Oso ondo pasatu genuen. 

jueves, 16 de febrero de 2017

ERRESPETUA



Errespetua pertsona guztiok daukagun balore bat da eta pertsona guztiekin izan behar dugu. Adibidez, gure aita-ama, anai-arrebak, irakasleak, kideak, errespetuz tratatzea merezi dute, hitz eta ekintza egokiekin.
Egun batean, ikusi ahal ditugu errespetuaren arau ezberdinak. Hasteko,  pertsona guztiak elkarren artean ondo ibiltzeko niretzat garrantzitsuak direnak esango ditut:
  • Pertsona batekin gustura hitz egin ahal izateko, ezin dugu oihukatu. Horretarako, tonu on batekin hitz egin behar dugu.
  • Edozein pertsonarekin gustura hitz egin ahal izateko, ezin ditugu hitz itsusiak esan. Horretako, ahoa kontrolatu behar dugu.
  • Beste pertsona batek hitz egiten duenean, begietara begiratu behar diogu.
  • Beste pertsona batek hitz egiten duenean, arretaz entzun behar diogu.
  • Beste pertsona batek bere iritzia esaten duenean, errespetatu behar dugu.
  • Beste herrialde bateko pertsona guztiak gu bezalakoak dira, beraz errespetuz tratatu behar zaie.
  • Neskak eta mutilak berdin-berdinak gara, beraz ondo tratatu behar zaie.
  • Ezin dugu beste pertsona baten objektuak(eskolako materiala, jolasak, mugikorra, dirua...) baimen barik hartu.
  • Mundu osoko edozein tokiko natura errespetatu behar dugu, hau da, zaborrak zakarrontzira bota, erreziklatu, etab...
  • Denda batera joatean, hartzen dugun guztia ordaindu behar dugu hau da, ezin da edozein lekuko materiala lapurtu.
  • Ez egin beste pertsona bateri zuri gustatzen ez zaizuna.

LABERINTOAK

Villapresente herrian bizilagun batek eraiki du Espainiako labirinto egonkorra handiena. 4.000 pinu biltzen dituzte laberintoek.  Hauek lehenengo laberinto 
doktoreak:
  • Plantación Dole
  • Reignac-sur-Indre
  • Cherry Crest
  • Snakes'n Laders
  • Davis Mega Laberinto
Niri asko gustatzen zaizkit laberintoak baina ez hortik galtzea.
 
Publikoak apirilaren 8tik aurrera joateko aukera izango du.

miércoles, 15 de febrero de 2017

ESKOLAK





Eskola batzuetan jolasaren bidez ikasten dute eta oso arraroa dela iruditzen zait, baina interesgarria ere bai.

Guk liburuekin ikasten dugu, baina eskola honetan ez:


  • Trondedheim Noruegan dago eta hor eskola bat dago eta jolasaren bidez ikasten dute. 
Eskola gehiago daude metodologia hau erabiltzen dutenak.
Niri dibertigarriagoa iruditzen zait horrela ikastea, baina ohituta nagoenez liburuak erabiltzen, horrela ere ondo moldatzen naiz.

OTSAILAK 15: HAURREN MINBIZIAREN AURKAKO EGUNA

Kaixo lagunok!


Duela egun batzuk Minbiziaren Aurkako Nazioarteko egunaren 
berri eman genizun hemendik. Bertan azaldu genuen zelan 
gaixotasun madarikatu horrek hamaika aurpegi dituen eta 
haietariko bat, guztiz bidegabekoa, gaur dauka leku berezia 
egutegian...

2001ean, Luxenburgon, hitzarmen bat sinatu zuten minbizia duten 
haurren gurasoen 177 elkartek, 90 herrialde ezberdinetakoak, 
5 kontinenteen zehar. Dena den, lehenengo eguna 2002an ospatu 
egin zen eta handik geroztik, minbiziaren ikerketaren 
munduan hainbat erakunde garrantzitsuen euskarria jaso du.

Zenbait gaixotasunen kontrako egunetan lazoak erabiltzen ditugu 
eta maiz ikusi ditugu kaletik, adibidez, arrosa bularreko 
minbiziaren kontra,
edo gorria, HIESaren kontra. Baina, ba al zenekien haurren 
minbiziaren kontrako lazoa urre-kolorekoa zela? Ondoren zergatia 
azalduko dizugu:

Kolore honek konparatu nahi ditu ume gaixoen indarra eta 
erresistentzia urrea berarekin. Nahiz eta mundu osoan zehar 
erabilita izan, ez du lortu beste bien arrakasta. Ondo legoke 
gure klase guztietan urrezko lazo bat marraztea eta leihoetan 
jartzea, edo txikiagoak egin eta arropan jantzi.





Inork ez du merezi horrelako gaixotasunik jasatea, baina are 

gutxiago umeek. Horregatik omenaldia egin nahi diegu borrokan 
ari diren txiki txapeldun horiei guztiei. Irudi polit 
batekin hasiko gara:




Umorea, alaitasuna eta maitasuna ezinbesteko botikak 
dira gaixotasun honen aurrean borroka egin eta aurrera egin 
ahal izateko! 
Hurrengo bideoan agertzen diren protagonistak ez dira 
hain umeak, nerabeak eta gazteak baizik. Batzuk gaixo daude, 
beste batzuk ez... Besterik gabe, ikus dezagun.


martes, 14 de febrero de 2017

ZER DA LYRICSTRAINING.COM?



Lyricstraining.com ingeles klasean ikasi dugu zer den. Lyricstraining.com-en abesti asko daude aukeratzeko, ondoren  hutsune batzuk aurkitzen dituzu eta hutsune hoiek bete behar dituzu.

Hori bai, denbora bat dago eta ez da oso erreza, baina bai dibertigarria.

BBK FUNDAZIOA (BULLYNG)

BBK FUNDAZIOA(BULLYNG) on PhotoPeach

lunes, 13 de febrero de 2017

Erroma

Erroma, Italiako hiriburua da. Betiko hiria. Atenasekin batera, zibilizazioaren zehazka dira.
Erroma zaharrak, mundu ezaguna menderatu zuen, 1.000 urtetan, Erreinua, errepublika eta inperio, izan zen. Erroman monumentu asko daude eta hiri guztitiko artelanak ikusi ditzakezu. Julio Cesar, Augusto eta Trajano bertako enperadore ospetsuetariko batzuk dira. Gende asko hurbiltzen da Koliseoa ikustera horregatik ospetsua da, gladiadoreek borroka handietan borroka egiten zuten tokia da.
Nire gurasoak eta ni aurten joango gara eta gainera nire aitak Erromako istorio guztia daki. Oso pozik nago, Erroma asko gustatzen zaidalako.

ZER DA MECANOGRAFIA?




Ordenagailuan idazterakoan gehienetan atzamar batelin idazten dugu, baina ordenagailuan bi eskuekin idatzi behar dugu.

Ariketa batzuk daude, hau da, mekanografiaren bidez bi eskuekin idazten ikasten duzu, gainera oso inportante dela uste dut, unibertsitatera edo institutora joaten garenerako.

Bob Marley

Resultado de imagen de bob marley






Robert "Bob" Nesta Marley
(Nine Miles Saint Ann, 1945eko otsailaren 6a - Miami, Floridan jaio zan).

Bob Marley y wailers (1974–1981) ska, rocksteady eta reggae taldeetako kantari, gitarra-jotzaile eta konpositore nagusia izan zen.

BULLYNG-A