miércoles, 15 de febrero de 2017

OTSAILAK 15: HAURREN MINBIZIAREN AURKAKO EGUNA

Kaixo lagunok!


Duela egun batzuk Minbiziaren Aurkako Nazioarteko egunaren 
berri eman genizun hemendik. Bertan azaldu genuen zelan 
gaixotasun madarikatu horrek hamaika aurpegi dituen eta 
haietariko bat, guztiz bidegabekoa, gaur dauka leku berezia 
egutegian...

2001ean, Luxenburgon, hitzarmen bat sinatu zuten minbizia duten 
haurren gurasoen 177 elkartek, 90 herrialde ezberdinetakoak, 
5 kontinenteen zehar. Dena den, lehenengo eguna 2002an ospatu 
egin zen eta handik geroztik, minbiziaren ikerketaren 
munduan hainbat erakunde garrantzitsuen euskarria jaso du.

Zenbait gaixotasunen kontrako egunetan lazoak erabiltzen ditugu 
eta maiz ikusi ditugu kaletik, adibidez, arrosa bularreko 
minbiziaren kontra,
edo gorria, HIESaren kontra. Baina, ba al zenekien haurren 
minbiziaren kontrako lazoa urre-kolorekoa zela? Ondoren zergatia 
azalduko dizugu:

Kolore honek konparatu nahi ditu ume gaixoen indarra eta 
erresistentzia urrea berarekin. Nahiz eta mundu osoan zehar 
erabilita izan, ez du lortu beste bien arrakasta. Ondo legoke 
gure klase guztietan urrezko lazo bat marraztea eta leihoetan 
jartzea, edo txikiagoak egin eta arropan jantzi.





Inork ez du merezi horrelako gaixotasunik jasatea, baina are 

gutxiago umeek. Horregatik omenaldia egin nahi diegu borrokan 
ari diren txiki txapeldun horiei guztiei. Irudi polit 
batekin hasiko gara:




Umorea, alaitasuna eta maitasuna ezinbesteko botikak 
dira gaixotasun honen aurrean borroka egin eta aurrera egin 
ahal izateko! 
Hurrengo bideoan agertzen diren protagonistak ez dira 
hain umeak, nerabeak eta gazteak baizik. Batzuk gaixo daude, 
beste batzuk ez... Besterik gabe, ikus dezagun.


No hay comentarios:

Publicar un comentario