Larunbatean nire osaba etorri zen nire etxera niri eta nire nebei ikustera. Gero nire aita eta nire ama Basauriko ospitalera joan ziren, nire neba txarto sentitzen zelako. Asmatikoa denez bularrean mina sentitzen zuen.
Ni nire osaba eta nire amamagaz joan nintzen eta denei patata poltsa bat erosi ziguten. Gurasoak ospitalean zeudenez, amamaren etxera joan nintzen jatera eta jolastera. Jan ostean nire lehengusuarekin jolastu nuen piska bat eta gero nire amamak nire etxera eraman zidan. Aita, ama eta neba bertan zeuden telebista ikusten eta gero denok batera partidua ikustera joan ginen. Nire neba ondo jarri zen handik gutxira.
Igandean altzatu nintzenean euria egiten zuenez, etxean geratu nintzen telebista ikusten. Jan eta gero nire aitarekin eukalitoak hartzen joan nintzen mendira eta pelikula bat erosi genuen, gero gauean ikusteko. Eguna amaitzean etxerako lanak egin nituen eta gero nire nebarekin jolastu nuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario