Errespetua pertsona guztiok daukagun balore bat da eta pertsona guztiekin izan behar dugu. Adibidez, gure aita-ama, anai-arrebak, irakasleak, kideak, errespetuz tratatzea merezi dute, hitz eta ekintza egokiekin.
Egun batean, ikusi ahal ditugu errespetuaren arau ezberdinak. Hasteko, pertsona guztiak elkarren artean ondo ibiltzeko niretzat garrantzitsuak direnak esango ditut:
- Pertsona batekin gustura hitz egin ahal izateko, ezin dugu oihukatu. Horretarako, tonu on batekin hitz egin behar dugu.
- Edozein pertsonarekin gustura hitz egin ahal izateko, ezin ditugu hitz itsusiak esan. Horretako, ahoa kontrolatu behar dugu.
- Beste pertsona batek hitz egiten duenean, begietara begiratu behar diogu.
- Beste pertsona batek hitz egiten duenean, arretaz entzun behar diogu.
- Beste pertsona batek bere iritzia esaten duenean, errespetatu behar dugu.
- Beste herrialde bateko pertsona guztiak gu bezalakoak dira, beraz errespetuz tratatu behar zaie.
- Neskak eta mutilak berdin-berdinak gara, beraz ondo tratatu behar zaie.
- Ezin dugu beste pertsona baten objektuak(eskolako materiala, jolasak, mugikorra, dirua...) baimen barik hartu.
- Mundu osoko edozein tokiko natura errespetatu behar dugu, hau da, zaborrak zakarrontzira bota, erreziklatu, etab...
- Denda batera joatean, hartzen dugun guztia ordaindu behar dugu hau da, ezin da edozein lekuko materiala lapurtu.
- Ez egin beste pertsona bateri zuri gustatzen ez zaizuna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario