Ostiral arratsaldean lagunekin egon nintzen eta udaletzeko kioskoan egon ginen. Etxera heltzean nire gurasoekin afaldu eta "tu cara me suena" ikusi genuen .Oso dibertigarria izan zen.
Zapatu goizean, nire liburua irakurtzen egon nintzen eta horren ostean nire amamaren etxera joan nintzen jatera. Han nire lehengusinak zeuden itxaroten eta beraiekin jolastu nuen.
Arratsaldean San Blaseko kordela ipini nuen. Gero Andrearen urtebetetzea ospatu genuen bere etxean, eta bere logelan egon ginen musika entzuten eta jolasten. Gero plaza gorrira joan ginen.
Domeka goizean etxean egon nintzen eta arratsaldean Balerina filma ikustera joan nintzen nire lagunekin. Oso filma polita izan zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario