Atzo larunbata izan zen, nire koadrilarekin buelta bat emateko geratu ginen. Ni eta Peio lehenengoak izan ginen bertara heltzen. Ailegatu eta gero jolasak prestatzen hasi ginen, mahai jokuak ziren, geroago nire lehengusua etorri zen eta beste jolas batzuetara jolastu genuen eta gero jende gehiago etorri zen adb: Amaia, Paule, Uxue.... Denak geundenean, kalera joan ginen paseatzera, jateko ordua izan arte. Jan eta gero joku batzuetara jolastu eta geroago Peioren etxera joan ginen. Zortzietan atera ginen Peioren etxetik eta gero berriro txokora bueltatu ginen. Azkenean txokoan afaldu genuen Somerako pizza bat. Peiok lehenengo aldiz pizza probatu zuen eta esan zuen piska bat gustatu zitzaiola. Azkenean gaueko 1:30 etxera joan ginen, ni oso nekatuta negoen eta horregatik ohera joan nintzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario