lunes, 30 de enero de 2017

GOROZIKA2017



Hemen dekozuez Gorozikan bizi izandako momenturik onenak!!!!!!!



NIRE ASTEBURUA


Ostiralean Gorozikatik etorri ginen gero arratsaldean nire lagunekin gelditu nintzen buelta bat emateko.
Gauean nire ama bere lagunekin gelditu zen eta niri deitu zidan beragaz joateko. Ni berarengana joan nintzen eta esan zidan kanpinera  joango ginela,  kuadrila osoa joango zelako. Iluntzean diskoteka euki gendun eta han dantzatzen egon ginen eta gaueko 11:30 hodartzara joan ginen. Ura ez zegoen hotz ez bero, primeran zegoen eta gero dutxa goxo bat hartu eta ohera joan ginen.
Larunbatean nire ama eta ni erosketak egitera joan ginen eta gauza asko erosi genituen. Arratsalde partean arropa erostera joan nintzen nire ama eta nire amaren lagun batekin. Nire amak zapatilak erosi zizkidan eta beranduago handik atera ostean zinemara joan ginen pelikula polit bat ikustera.
Igandean nire izekok nire amari deitu zion eta esan zion Amorebietako merkatura joateko eta nire amak baietz erantzun zion eta autobuzez joan ginen.
Merkatua oso handia zen eta han nire amak berriro ere bi bota pare erosi zizkidan, eta tokia ikusi eta gero berriro bueltatu ginen, autobsusean, Galdakaora. 

Gure erriro bueltatzean txinatar batean jatea erabaki genuen. Bazkaria amaitu eta gero gozokiak erostera joan ginen eta horren ondoren etxeko telebistan "8 APELLIDOS VASCOS"filma ikusi genuen. Azkenean nire lehengusina eta izeko euren etxera bueltatu ziren. Primerakoa izan da asteburu hau.

Nire asteburua



Asteburu honetan opari asko izan ditut, nire aita etorri delako Colombiatik.

Atzo Alexen urtebetetze eguna izan zenez berarekin ospatu genuen bere eguna. Baina egun osoan zehar oso urduri egon nintzen, albiste honengatik. Oraindik ez dut aita ikusteko aukerarik izan baina hurrengo asteburuan bai. Berarekinhitz egiteko, futbol partidak ikusteko, ondo pasatzeko...momentuak izango ditut.




Betis vs Barca

                     

Resultado de imagen de betis vs barcelona
Atzo Betisek eta Barcak jolastu zuten. Goizeko hamabietan izan zen partida, Benito Villamarin zelaian. Lehenengo zatian Betiseko jokalariek, denbora asko, euki zuten baloia. Bigarren zatian aukera asko izan arren ez zituzten aprobetxatu guztiak, bai ordea Alez Alegria jokalariak. Betisentzako lehenengo gola sartu zuen, baina partida amaitzeko zegoela Luis Suarezek Bartzelonarentzako berdinketa lortu zuen. Beraz emeaitza banakoa izan zen.



KAWAII

                                           
Resultado de imagen de gente kawaii
KAWAII izena Japoniako adjetibo bat da " cute" edo " gozoa" adierazi nahi du.
Japoniako esanahi hau hainbat kasuetan erabiltzen dute, iragarkiak egiteko, gauza itsusiak adierazteko....
Japoniako herri-kultura, aisia, moda barruan lekua ere badu , janaria, jostailuak, itxura, portaera eta ohiturak pertsonalak ere hartzen ditu barne. Hainbat gende Kawaiis janzten da eta moda ezberdinetako pertsonak daude eta horretarikoen barruan Kawaii dago. Gende asko ere Kawaii-ak marrazten ditu, eta nire pertsonalki asko gustatzen zait. 


    





            
                                                                                         Adibidez hau neska "kawaii"  bat da.
Resultado de imagen de dibujos kawaiiHau marrazki kawaii bat da. 365 bocetos YouTuben horrelako asko marrazten ditu 

Hainbat hildako Quebeceko meskita baten aurka egindako tiroketa batean

Sei lagun hil dituztela baieztatu dute, momentura arte. Philippe Couillard probintziako lehen ministroaren hitzetan ekintza "terrorista" izan da. Quebeceko Poliziak baieztatu duenez, sei dira meskitaren aurkako tiroketan hildako pertsonak. Gainera, erantsi du zortzi direla zauritutako lagunak, eta bi direla atxilotuak. Halaber, "ekintza terrorista" izan dela nabarmendu, CBC telebista kateak jasota adierazpenen arabera.

domingo, 29 de enero de 2017

GOROZIKAKO EGONALDIA


Gorozika oso dibertigarria izan da. Gehien gustatu zaidana gaubelak izan dira, nire ustez txantxa oberena nirea izan zen. Pizza egiterakoan barre asko egin nuen. Koptelen txapelketan bigarren postuan geratu ginen. Alejandro, Igotz eta Bingenekin egin nuen lo. Bi gauetan partiduak entzun genitu irratitik Celta Madrilen aurka eta Barça Real Sociedaden kontra.  Berdin ematen zigun nork sartzen zuen gola baina talde batek sartzen zuenean soro batzuen moduan ipinitzen ginen. Gorozikan Toby izeneko txakur bat ezagutu nuen, berarekin  pilotara jolasten genuen. Esperientzi ikusgarria izan da.

GOROZIKAKO IRTEERA


Asteazkenean Gorozikara joan ginen. Han lehenengo, frontoira joan ginen eta Toby txakurra agertu zen. Ni izutu nintzen, baina gero beldurra pixka bat kendu zitzaidan. Ostean logelak, jantokia.... ikustera joan ginen eta arratsalde horretan bizkotxoa egin genuen,  oso ondo geratu ziren. Gauan bromak egin genituen hango monitoreekin .Oso barregarriak izan ziren bromak.
Hurrengo egunean goizean mendira joan ginen eta putsuetan izotz zatiak zeuden. Mendian oso ondo pasatu genuen baina pixka bat nekatuta bueltatu nintzen. Gau horretan gaubelan disco festa izan genuen. Argi batzuk ipini zituzten eta koktelak  ere. Abesti politak ipini zituzten eta gainera  lagun eskutua egin genuen. Nik Naroari egin nion oparia. Niretzat polita geratu zen. Hurrengo egunean etxera bueltatu ginen oso nekatuta.

Resultado de imagen de gorozika natura eskola

BILBOKO MUSEOAK

       
Bilbo oso handia da eta museo asko dauzka baina ezagunenak hauek hirurak dira:
*Museo de Bellas Artes, hor eskulturak eta koadroak egoten dira.
*Guggenheim beste museo bat da eta hor gauza gehiago aurkitu ditzakegu: koadroak, kanpotik eskulturak eta artelan pilo bat.

*Museo de reproducciones beste museo bat da eta eskultura desberdinak ikusi ditzakegu.

GOROZIKA


 Asteazkenean, 6.maila osoa, Gorozika herrira joan ginen eta hiru egunetan bertako albergean egon ginen. Asteazken goizean irrika handiaz nengoen, ezin nintzen geldirik egon. Autobusean guztiok zer egingo dugun pentsatzen egon ginen.
Gorozikara heldu ginenean nola portatu behar garen esan ziguten eta gero, logeletan, maleta guztiak utzi genituen. Gero lagun ezkutuaren opariak egiten egon ginen jan ordua heldu arte. Jan eta gero arratsalde osoa frontoian  egon ginen jolasten.
Gero gauean, 23:00tan logelara joan ginen, baina, Eric, Unai, Luca eta ni logelan egon ginen berbetan goizaldeko 1:30 arte.

Hurrengo egunean, goizean, mendira irteera bat egin genuen, goian geundenean jende asko lurrera jausi zen, izugarrizko haizea zegoelako.

Arratsaldean, berriz, frontoian jolasten eta lagun ezkutuaren oparia egiten egon ginen. Arratsalde horretan oso-oso urduri egon nintzen gau horretan diskoteka zegoelako. Ondoren, diskotekan, denbora guztian abesten eta dantza egiten egon ginen eta horrelako abestiak jarri zituzten: Reggaeton Lento, Euskararen Txantxangorria, Gogoak, Como Te Atreves, Watch Me, La Bicicleta.
Gau horretan, ez ginen hain berandu lotaratu ia-ia ezin genuelako hitz egin.
Hurrengo egunean, lagun ezkutuaren opariak amaitu eta oparitu egin genituen, alboko baserrietan astoei sagarrak eman eta katea jolasera jolastu genuen eta papel batean beste pertsonek zure gauza onak idatzi behar zituzten
               Izugarrizko irteera izan da!!!!


NIRE ASTEBURUA


LARUNBATA:


Larunbat gaizean partidua neukan Etxebarri taldearen aurka. Beraien zelaian jolastu genuen eta 2-2 izan zen emaitza.  Etxabarriko jokalariak nire lagunak ziren, ni Etxebarrin jaio nintzelako eta hor bi urtekin egin nituen lagunak, baina gero Galdakaora etorri arren urte batzuetan bertan jolasten jarraitu nuen.

Gero Galdakaora etorri nintzen bazkaltzera  eta lauretan berriro Etxebarrira joan nintzen nire arrebaren partidua ikustera.  Horren ondoren Bilbora joan nintzen nire lehengusu txikia ikustera eta ez ginen etorri gaueko hamaikatararte.  Etxera iritsi ginenean segituan lotara joan nintzen.


Resultado de imagen de escudo del galdakao
Resultado de imagen de escudo del etxebarri




         VS


IGANDEA:


Igandean hamaiketan esnatu nintzen eta gozaldu eta gero etxeko lanak egin nituen. Amaitu nituenean bazkaldu eta gero telebistan, lauretan, 8 apellidos vaskos filma ikusi nuen. Filma amaitu zenean, seiretan, telepizzara joan nintzen Alex Cardosoren urtebetetzera eta etxera etorri nintzenean telebista ikusi nuen piska bat eta gero lotara joan nintzen.



GOROZIKA


Gorozika oso leku polita da, mendiak dituelako inguruan. Baserri handi baten antzeko leku batean egin genuen lo eta frontoi txiki bat ere bazeukan. Lehenengo egunean jolastu bakarrik egin genuen, baina hurrengo egunean gosaldu ostean mendira joan ginen eta jolas bat ere egin genuen (lagun ezkutua) deitzen zena . Zuri papeltxo bat ematen zizuten izen batekin eta pertsona horreri opari bat egin behar zenion. Nahi zenuen oparia egin ahal zenuen baina derrigorrezkoa zen oparia egitea. Azkeneko egunean diskoteka izan genuen eta primeran pasatu genuen.


GOROZIKA

                                             

Resultado de imagen de gorozika albergue
Asteazkenean Gorozikara joan ginen. Heldu ginenean maletak eta gauza horiek gure logeletan utzi genituen. Gero ekintza asko egin genituen eta lehenengo egunean bizkotxo bat egin genuen. Jan eta gero beti geneukagun denbora librea eta beti frontenisera jolasten genuen. Gaua heltzean afaldu ostean broma batzuk egiten genituen. Oso dibertigarriak ziren eta gero ohera joan behar ginen. Nik,  Eric, Unai eta Sergiorekin egiten nuen lo. Asko hitz egiten genuen gauetan.

Ostegunean:
Lehenengo gozaldu egin genuen eta gero mendira joan ginen. Joan-etorria bi ordukoa izan zen  eta bidaian zehar izotza ikusi genuen putxu batetan. Gero mendi puntara heldu ginenean malda handi bat ikusten zen eta gailurrean egurrezko gurutz bat zegoen. Oso politak ziren bertako bistak  baina nik altureei pixka bat beldurra izan arren asko gustatu zitzaidan.
Ostiralean:
Goizean paseo bat eman genuen eta animali asko ikusi genituen: Astoa, zaldia behiak, txakurrak...
Nik eta jende asko astoari edo zaldiari sagar zati bat emon genion jateko eta gero arratsaldean Gorozikatik etxera bueltatu ginen.