Asteazkenean Gorozikara joan ginen. Han lehenengo, frontoira joan ginen eta Toby txakurra agertu zen. Ni izutu nintzen, baina gero beldurra pixka bat kendu zitzaidan. Ostean logelak, jantokia.... ikustera joan ginen eta arratsalde horretan bizkotxoa egin genuen, oso ondo geratu ziren. Gauan bromak egin genituen hango monitoreekin .Oso barregarriak izan ziren bromak.
Hurrengo egunean goizean mendira joan ginen eta putsuetan izotz zatiak zeuden. Mendian oso ondo pasatu genuen baina pixka bat nekatuta bueltatu nintzen. Gau horretan gaubelan disco festa izan genuen. Argi batzuk ipini zituzten eta koktelak ere. Abesti politak ipini zituzten eta gainera lagun eskutua egin genuen. Nik Naroari egin nion oparia. Niretzat polita geratu zen. Hurrengo egunean etxera bueltatu ginen oso nekatuta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario