Sei lagun hil dituztela baieztatu dute, momentura arte. Philippe Couillard probintziako lehen ministroaren hitzetan ekintza "terrorista" izan da. Quebeceko Poliziak baieztatu duenez, sei dira meskitaren aurkako tiroketan hildako pertsonak. Gainera, erantsi du zortzi direla zauritutako lagunak, eta bi direla atxilotuak. Halaber, "ekintza terrorista" izan dela nabarmendu, CBC telebista kateak jasota adierazpenen arabera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario