lunes, 9 de enero de 2017

21 auto erre dira Biarritzen


Autoak alokatzen dituen enpresa bateko aparkalekuan zeuden erretako ibilgailuak, Biarritzeko aireportuaren ondoan. Kalte materialak handiak izan dira. Ikerketa abiatu dute, gertatutakoa argitzeko. Gertatukoaren parte ona inork minik hartu ez duela iza da, baina kalteak handiak izan dira. Hala ere, handiagoak izan zitezkeen, 12.000 litro erregai duten bi biltegi daudelako sutea izan den tokian, baina garrek ez dituzte harrapatu. Suhiltzaileek bi ordu behar izan dituzte sutea itzaltzeko. Eremua itxita zegoen. Sua zerk eragin duen ikertzen ari da Frantziako Polizia.



2 comentarios: