Ostegunean Bilbora joan nintzen errege maguen kabalkada ikustera. 16:30etan Paule eta Peiorekin geratu nintzen Bilboko kabalkadara joateko eta autobusez joan ginen. Heldu eta gero lekua bilatu genuen baina oso leku gutxi zegoen, baina azkenean ondo ikusteko aukera izan genuen. Kabalkada oso polita izan zen eta errege maguak oso ondo jantzita zeuden eta beste karrozak ere oso politak ziren. Amaitu eta gero Galdakaora bueltatu ginenean, denok joan ginen etxera hotz handia zegoelako.
Erregen eguna: Erregen eguna heldu zenean goiz goizean esnatu nintzen eta nire gurasoak eta nire ahizpa esnatu nituen, opariak zabaltzeko irrikitan nengoelako. Opari asko eduki nituen eta 12:00 nire izekoren etxera joan nintzen opari gehiago zabaltzera. Opariak zabaldu eta gero pixka bat jan genuen eta gero etxera bueltatu ginenean opari guztiak erabili nituen, denbora pasatzeko eta gero afaltzeko ordua zen eta "ROSCON DE REYES" afaldu nuen, oso goxo zegoen. Geroago tabletarekin egon nintzen eta gero ohera sartu nintzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario