domingo, 29 de enero de 2017

GOROZIKA


 Asteazkenean, 6.maila osoa, Gorozika herrira joan ginen eta hiru egunetan bertako albergean egon ginen. Asteazken goizean irrika handiaz nengoen, ezin nintzen geldirik egon. Autobusean guztiok zer egingo dugun pentsatzen egon ginen.
Gorozikara heldu ginenean nola portatu behar garen esan ziguten eta gero, logeletan, maleta guztiak utzi genituen. Gero lagun ezkutuaren opariak egiten egon ginen jan ordua heldu arte. Jan eta gero arratsalde osoa frontoian  egon ginen jolasten.
Gero gauean, 23:00tan logelara joan ginen, baina, Eric, Unai, Luca eta ni logelan egon ginen berbetan goizaldeko 1:30 arte.

Hurrengo egunean, goizean, mendira irteera bat egin genuen, goian geundenean jende asko lurrera jausi zen, izugarrizko haizea zegoelako.

Arratsaldean, berriz, frontoian jolasten eta lagun ezkutuaren oparia egiten egon ginen. Arratsalde horretan oso-oso urduri egon nintzen gau horretan diskoteka zegoelako. Ondoren, diskotekan, denbora guztian abesten eta dantza egiten egon ginen eta horrelako abestiak jarri zituzten: Reggaeton Lento, Euskararen Txantxangorria, Gogoak, Como Te Atreves, Watch Me, La Bicicleta.
Gau horretan, ez ginen hain berandu lotaratu ia-ia ezin genuelako hitz egin.
Hurrengo egunean, lagun ezkutuaren opariak amaitu eta oparitu egin genituen, alboko baserrietan astoei sagarrak eman eta katea jolasera jolastu genuen eta papel batean beste pertsonek zure gauza onak idatzi behar zituzten
               Izugarrizko irteera izan da!!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario