jueves, 29 de diciembre de 2016

NIRE GABONAK

            

Abenduaren 24ean Olentzero eguna izan zen. Egun horretan ni eta nire aita erosketak egitera joan ginen eta ordu  bietan heldu ginen etxera eta 17:00tan Olentzeroren kabalkadara joan nintzen nire lehengusuekin eta nire osabekin. Argazki bat atera ginen olentzerorekin eta 17:15tan Olentzero gozokiak botatzen hasi zen eta ni eta nire lehengusuak gozoki asko hartu genituen. 
Olentzero gelditu egin zen, Andra Mari dantza taldekoak ikusteko eta eurekin Bingenek egin zuen dantza eta gero Olentzerorekin hitz egin nuen  zer nahi nuen esateko. 
Gero etxera joan nintzen eta mahaian gauza asko zeuden jateko eta gaueko 10ak heldu zirenean, nire familia guztia jaten hasi ginen eta dena oso gozo  zegoen.



Ordu biak heldu eta lo egitera joan nintzen. Hurrengo egunean zuhaitz azpian opari asko zeuden; "soy luna-ko" marionetak, selfi makila eta tablet bat.


miércoles, 28 de diciembre de 2016

Inozente eguna

         
Resultado de imagen de día del inocente gif

Abenduaren 28an inozente eguna ospatzen da. Jesus jainkoa jaio zenean, Herodes izeneko errege batek, bi urteko umea akabatzeko agindu zuen, Jesus hiltzeko. Hemendik dator ohitura baina asko aldatu da, orain txantxak egiten dira eta jendeak oso ondo pasatzen du. 
Egunkarietan eta telebistan broma asko egiten dira eta gezurrak ere esaten dituzte jendeak zinezteko. Españako herrialde batzuetan beste modu batera egiten dute: Leridan, papelezko panpin handi bat heleizatik zintzilikatzen dute. Hueskan arrautzekin gudak egiten dituzte.

INUZENTE EGUNA


Inuzenteen eguna abenduaren 28an ospatzen den festa da.  
Jesus nazaretekoak jai berri bat eragil nahian, Herodes I.a Handiaren aginduz, Belenego bi urtetik beherako haur guztien erailketaren oroitzapenez.

Egun hori hainbat herrialdetan ospatzen dira.

Halaber, hedabideek gezurrezko informazioak emateko ohitura ere badute.


Ipar Euskal Herrian, berriz, txantxak egiteko eguna Apirileko arrainena da, hilaren 1ean ospatzen dutena.

lunes, 26 de diciembre de 2016

George Michael.

Atzo George Michael kantari britainiarra,  hil zen.
Oso ospetsua zen 80.hamarkadan, pop musikaren idolo bat izan zen.
Nire amari asko gustatzen zitzaion beraz pena handia sentitu du hil dela enteratu denean.
Disko asko saldu zituen. Bere bideoak oso ospetsuak ziren.
53 urterekin hil da, oso gazte.
George Michaelen abestirik gogokoenetariko bat Last Christmas da.
Oso egun tristea da.
Georgen familiarentzat besarkada handi bat, eta nire amarentzako beste bat.

GABONAK


Resultado de imagen de adornos de navidadGabonak, neguan ospatzen dira. Gabonak, Jesus jaio zelako ospatzen dira. Gabonetan, familia elkartzen da, olentzero etortzen da, apaingarriak ipintzen dira eta ondo pasatzen dugu. Etxe batzuetan, apaingarri asko ipintzen dituzte, eta toki batzuetan apaingarrien lehiaketak egiten dituzte. Gabonetako argiak, zuhaitza, girlandak... bezelako gauzak ipintzen dira.
Toki batzueta elurra egiten du. Familiak jateko elkartzen dira, eta normalean, denek Olentzero edo Errege Maguak etortzea nahi dute opariak jasotzeko. Pertsonak opariak jasoten dituzte, batzuk opari asko eta beste batzuk, opari gutxi. Gabonetan pertsonak pozik eta irribarretsu daude.

jueves, 22 de diciembre de 2016

Gabonak!!!

Larunbatean Eguberri eguna da. Nire gurasoak eta nik, Lemoan afalduko dugu, Joxe aitonarekin eta Pili amonarekin.
Silbia nire izeba eta Dabid nire osaba eta Alain nire lehengusua ere joango dira.
Nire amonak  janari asko jartzen du mahaian, harrapatutako itsaskia, haragia, zopa, olagarroa, kroketak, urdaiazpikoa, angulak...
Alainek, nire lehengusuak, hiru urte ditu, eta Olentzeroa datorrelako oso urduri jartzen da.
Guk joko desberdinetara jokatzen dugu, oso ondo pasatzen dugu.
Nire aitak Frantziako Champag botilak  erosten ditu beti, asko gustatzen zaiolako.
Eguberri on denoi.

miércoles, 21 de diciembre de 2016

Olentzero, Olentzaro edo Olantzaro deitzen zaio. Euskal tradizioko pertsonai mitologiko bat da.
Neguan asko maitatzen zaio eta Santa Claus baino askoz gehiago aipatzen da.
Tripa handi ere deitzen diote. Aldeanoz jantzita joaten da eta magia egiten du etxeetara sartzeko eta opariak izteko.
Resultado de imagen de olentzeroren
Resultado de imagen de olentzero

OLENTZERO


Imagen relacionada.

                                                                                                                                                                                                                                                                                                                        Olentzero Euskal Herriko gabonetako pertsonaia da bera tripa haundia eta bizar luzearekin.
Olentzerok antzinako erropa darama kuadrozko alkondara,praka urdinak eta alparkatak.  Etxeetan sartzen da gero opariak uzten ditu  utzitako ardoa eta gaietak jan eta gero joan egiten da .

Olentzero mendian bizi da eta asto batek eramaten ditu opariak.

                                                                                                                                                                                                                                                                                                              ZORIONAK ETA URTE BERRI ON !!!!!!
Resultado de imagen de olentzero casa

                                                       

Gabonak

                     
Ostiral goizean partidu bat daukat "Hariz" taldearen aurka eta gero Iruñara joango naiz eta nire osabaren etxean afalduko dut. 
Zapatu goizean nire izekoren etxera joango naiz nire familiarekin jatera eta gero opariak zabalduko ditugu. Domekan familiarekin egongo naiz Iruñatik eta osabaren etxera jango naiz jatera eta gero Bilbora joango naiz eguna  pasatzera nire aitarekin eta oso ondo pasatuko ditut gabonak.
Abenduaren 31an nire amarekin joango naiz eta nire izekorekin egongo naiz bere etxean eta 100 euro emango dizkit eta gero nire lehengusuarekin jolastuko dut  xbox one-arekin fifa eta calllaf duty jolasekin. Bolanderak ere botako ditugu urte berria ospatzeko eta gero bingora jolastuko dugu nire familiareko kide guztiok!!!
Gainera egun horretan izekoren etxean gelditzen naiz lo egitera.


Imagen relacionada

GABONAK


Imagen relacionada
Gabonetan hiru ospakizun daude; bat 24tean gabongaua, abenduaren 31kan gabon zaharrak ospatzen ditugu eta 6an errege magoen eguna.

Ni gabonetan familiarekin ospatzen dut eta nire amamaren etxera joaten naiz afaltzera eta gaua pasatzera. Hurrengo egunean olentzero etortzen da opariak uztera. 
Gabon zaharretan Errioxara joango naiz asteburua pasatzera eta nire aitak petardo asko erosi ditu urte berria ospatzeko, baina niri ez zait bat ere gustazen. Erregeen egunean etxean afaltzen dut eta hurrengo egunean zuhaitzeko opariak zabaltzen ditut.

LEWIS CARROL eta Aliziaren historioa

Orain dela gutxi aurkezpen bat egon zen Galdakaon Gandasegi eskolan. Joan nahi baduzue Gandasegin gaur (Abenduaik 21 zabalik dago) aukera izango duzue. Oso polita eta gomendagarria da. Niri adibidez oso interesgarria izan zela iruditu zitzaidan, beste batzuei ez dakit.
Lewis matematikako irakasle bat zen. Baina urte batean Thamesis ibaiaren zehar joan zen. Itsasontsian neska batzuk zeuden eta hoien artean Alice. Arratsalde guztietan istorioak kontatzen zizkioten. Bidai hori baukatu zenean Lewisek Aliceri liburua oparitu zion. 
Alicen familiak ez zeukan diru askorik, orduan liburua saldu zuen. eta orain Ingalaterrako museo batean dago eta lehen baino diru gehiago balio du.
Niri erakusketa hori asko gustatu zitzaidan "Alizia herrialde miresgarrian "nire liburu eta pelikularik gustokoena delako.






                                       GABONAK ESKOLAN


23an eskolan Olentzeroren eguna ospatzen dugu. Egia eskolatik Gandasegi eskolara joango gara abesten. 6.mailakoek txirularekin abesti bat joko dugu. Gelako batzuei Olentzeroren panpina eramatea tokatu zaie  eta gero abesten dugunean gelara igoko gara eta libre eukiko dugu gainera jantokian postre gozo bat eukiko dugu.
         
        GABONAK  ETXEAN

Nire familia guztia nire etxera etorriko da gurekin gabonak ospatzera, baina bihar arratsaldean ni Olentzeroren kabalkadara joango  naiz eta nire amak eta nire osabak afaria egiten geratuko dira. Kabalkada bukatzen denean etxera joango naiz eta nire amari afaria egiten lagunduko diot eta gero nire lehengusuarekin jolastuko dut. 10:30 afalduko dugu eta abenduaren 25an zuhaitza opariekin eukiko dut eta nire lehengusuekin opariak zabalduko ditut.
Resultado de imagen de imagenes de un arbol de navidad 
           


                       

                                                      OLENTZERO EGUNA


Resultado de imagen de gandasegi olentzero egunaOstiralean Olentzero eguna ospatuko dugu eskolan. 6.mailako klase bakoitzetik lau pertsona aukeratu behar dira  Olentzero eramateko eta gure klaseko Bingen, Luca, Naroa eta Iker.P joango dira. Lehenengo gora igo baino lehen Gandasegin Olentzeroren abestia eta Alaken abestuko dugu.  Horrez gain guk Din Don Dan kanta txirularekin jo behar dugu.