Madrileko taldeak Kluben Munduko Txapelketa irabazi du Kashimaren aurka garaipena lortuta (4-2) finalean. Cristiano Ronaldok hat-tricka egin du.
Real Madril Munduko Txapeldun izendatu da igande honetan finalean Kasima Antlers taldeari 4-2 irabazita. Uste baino gehiago sufrituta eta luzapenaren beharrarekin lortu du garaipena Madrileko taldeak.
Zinedine Zidanek zuzentzen duen taldeak 8. minutuan hartu du aurrea markagailuan Benzemaren golari esker (1-0). Ondoren, kontrolpean izan du partida Real Madrilek, baina lehen zatiko azken 10 minutuetan Kashim nagusi izan da, eta japoniarrek lehia berdintzea lortu dute atsedenaldira iritsi orduko, Shibasakiren gol baten bitartez (1-1).
No hay comentarios:
Publicar un comentario