San Tomas jaia Euskal Herriko hiri eta herri askotan abenduaren 21ean —San Tomas egunez— egiten den baserritarren feria eta jaia da. Donostian ospatzen da bereziki, baina baita ere Bilbon, Lekeition, Zaldibarren, Azpeitian eta beste herri batzuetan. Arrasaten ere jai handiak dira Santamasak, jatorria XIV. mendea baino lehen duena.
Historian baserri-feriaren egun bat zen, baina egun euskal baserriaren kultura jai bat bihurtu da, non baserriko produktuak erakutsi eta salgai jartzen diren kalean bertan jarritako salmenta-postuetan. Baserri-produktuen lehiaketak ere izaten dira. Ohikoa da, San Tomas jaian, txistorra eta taloa dastatzea, sagardoarekin batera.
Jaia ospatzeko jantzi tradizionalak janzten dituztenak asko dira; haurrak eta gazteak bereziki, eta hiritarrak barne.
No hay comentarios:
Publicar un comentario