Bi taldeek San Mamesen neurtuko dituzte indarrak. Bigarren aldiz jokatuko dute elkarren aurka; aurrekoan 2011n jokatu zuten eta Tunisia gailendu zen 0 eta 2.
Euskal Selekzioak Tunisia izango du aurkari hilaren 30ean San Mamesen, Euskadiko Futbol Federazioak aditzera emandakoaren arabera. Tunisia 34. postuan da FIFAko sailkapenean.
Bi taldeek elkarren aurka jokatzen duten bigarren neurketa izango da. 2011n jokatu zuten lehen aldiz, abenduaren 28an, San Mames zaharrean. Orduan tunisiarrak gailendu ziren 0 eta 2.
No hay comentarios:
Publicar un comentario