miércoles, 21 de diciembre de 2016


                                       GABONAK ESKOLAN


23an eskolan Olentzeroren eguna ospatzen dugu. Egia eskolatik Gandasegi eskolara joango gara abesten. 6.mailakoek txirularekin abesti bat joko dugu. Gelako batzuei Olentzeroren panpina eramatea tokatu zaie  eta gero abesten dugunean gelara igoko gara eta libre eukiko dugu gainera jantokian postre gozo bat eukiko dugu.
         
        GABONAK  ETXEAN

Nire familia guztia nire etxera etorriko da gurekin gabonak ospatzera, baina bihar arratsaldean ni Olentzeroren kabalkadara joango  naiz eta nire amak eta nire osabak afaria egiten geratuko dira. Kabalkada bukatzen denean etxera joango naiz eta nire amari afaria egiten lagunduko diot eta gero nire lehengusuarekin jolastuko dut. 10:30 afalduko dugu eta abenduaren 25an zuhaitza opariekin eukiko dut eta nire lehengusuekin opariak zabalduko ditut.
Resultado de imagen de imagenes de un arbol de navidad 
           

No hay comentarios:

Publicar un comentario