Bilbotarrek eta eibartarrek norgehiagoka bizia jokatu dute. Beñat, Iñaki Williams, Sergi Enrich eta Iker Muniain izan dira golegileak.
Athletiek sailkapeneko zazpigarren postua kendu dio Eibarri, San Mamesen jokatutako derbi bizian. Neurketa 3 eta 1 amaitu da. Zuri-gorrien golak Beñat Etxebarriak, Iñaki Williamsek eta Iker Muniainek egin dituzte. Armaginena, berriz, Sergi Enrichek.
Lehen gola lehen zatiaren amaieran egin du Beñatek, falta bat zuzenean bikain jaurtita. Bigarren zatian, Williamsek 2 eta 0ekoa egin du; Enrichek, buruz, 2 eta 1ekoa 70.ean, eta Muniainek 3-1ekoa, kontraerasoan, norgehiagokako azken minutuan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario