lunes, 26 de septiembre de 2016

              ASTEBURUKO TORNEOA
Asteburuan torneo bat eduki nuen Berrizen. Oso ondo pasatu nuen eta gainera irabazi egin genuen.

Txapelketa oso zaila izan zen, talderik hobereenekin tokatu zitzaigulako: Antiguoko, Athletic, Santutxu... baina, gaitasuna, gogoak eta elkarlana badaukazu irabazi ahal duzu eta guk irabazi egin genuen. Semi-finaletan Antiguokoren kontra 1-0 geratu ginen. Ondoren, finalean Danok Bat-en kontra tokatu zitzaigun eta 2-2 berdindu genuen. Beraz, penaltiak jokatu behar izan genituen. Lehenengo penaltia beraiek bota zuten eta gure atezainak gelditu egin zuen. Hurrengoa guk botatzen genuen eta gola sartu genuen, gero beraiek porteriatik gora bota zuten penaltia. Orduan, penaltia sartzen bagenuen irabazi egiten genuen. Gure atezainak bota eta... GGGOOOOOOOOLLLLL!!!!! gola sartu eta ospatzen hasi ginen torneoa irabazi genuelako eta denok oso pozik geratu ginen, baina ahaleginaren ondorioz nekatuta. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario