lunes, 31 de octubre de 2016

Hainbat hegaldi bertan behera gelditu dira behe-lainoagatik


            Asteburu luze honetan, oso eguraldi ona iragarrita zegoen.  Ez genuen espero baina lainoek, eragozpen batzuk sortu ztuzten.


           Goizean,  Loiutik atera behar zuten zazpi hegaldi bertan behera gelditu dira, eta Hondarribiko eta Biarritzeko aireportuek ere lainoaren eraginak jasan dituzte. Behe-lainoak arazoak eragin ditu azken orduotan Euskal Herriko hainbat aireportutan. Loiuko aireportuan, esaterako, Bilbotik atera behar zuten zazpi hegaldi bertan behera gelditu dira behe-lainoaren eraginez. Atera ez diren hegaldi horien helmuga Brusela, Amsterdam, Madril, Paris, Munich eta Santiago ziren. Iparraldean, Biarritzetik 06:45ean Parisera irten behar zuen hegaldia Pauera bideratu dute, eta jendea autobusez ari dira hara eramaten.Resultado de imagen de niebla en bilbao

NIRE ASTEBURUA

           

Nik asteburuan oso ondo pasatu dut. Ostiralean lehenengo entrenamendua euki nuen eta primeran pasatu nuen. Gero lagunekin geratu nintzen eta beraiekin joalastu nuen. Zapatuan Bekea auzora joan nintzen ibiltzen eta arratsaldean nire lagunekin geratu nintzen berriz eta Galdakaotik ibili ginen. Domekan  etxean geratu nintzen eta Jon Urribarri etorri zen nirekin jolastera, pes 2017-ra jolastu genuen.








                                                       Hau nire Bekeako etxea da.

          LUIS SUAREZ-EN BIOGRAFIA

Luis Alberto Suarez Diaz 1987ko urtarrilaren 24an jaio zen Uruguayen eta aurrelari bezala jolasten du. Club Nacional de futbol taldean jolasten hasi zen, 19 urterekin Groningenera joan zen eta denboraldi bat geroago Ajax taldea fitxatu zuen. Taldeko golatzailea zenez talde asko fitxatu nahi zioten eta Liverpoolera joan zen. Eta gero Barcelonera joan zen 81 milloigatik.
471 partidutan 314 gol eta 169 asistencia egin ditu. 
Uruguayeko selekzioarekin Amerikako kopa bat irabazi du. Club Nacional de futbolekin Uruguayeko liga irabazi du. Gero, Ajaxekin Holandako kopa, liga ta superkopa bat irabazi du eta Liverpoolen Inglaterrako kopa bat. Eta azkenik Bartzelonan Champions League bat, Europako Superkopa bat, Mundial de clubs bat, Espainako Superkopa bat, 2 liga eta 2 kopa. 

domingo, 30 de octubre de 2016

            Zigor handiegia Alavesentzat (1-4)
Cristiano Ronaldoren eta Morataren golek garaipena eman diote Real Madrili Mendizorrotzan, Alavesek partida ona egin duen arren.
Camarasa eta Danilo. Argazkia: Efe.Bi taldeak oraindik zelaian lekua hartzen zeudenean, arabarrek gola egin dute kontraerasoan: Theok jokaldia egin du eta bere erdiraketa Deyversonek errematatu du, baloia Navasen atean sartuz.
16. minutuan jokaldi polemikoa egon da. Epaileak penaltia adierazi du madrildarren alde, ustez Deyversonek baloia eskuarekin ukitu duelako Gareth Balek falta bat jaurti ostean.
Fernando Pachekok ez du asmatu Cristianok baloia nora jaurti behar zuen eta Real Madrilek banakoa egin du.
Portugaldarra izan da protagonista berriro zurien bigarren goleko jokaldian. Cristianok area kanpontik jaurti du, baloiak Zou Feddalen gorputzean jo du eta Pachecoren atean sartu da (1-2).
Atsedenaldiaren ostean, 78. minutuan, Sanchez Martínez epaileak bigarren penalti bat adierazi du Alavesen arean. Ronaldok jaurti du eta oraingoan Pachekok asmoa asmatu dio eta baloia aldaratzea lortu du.
Norgehiagokaren amaieran, Moratak partida erabakita utzi du kontraeraso bat aprobetxatu eta hirugarren gola eginez (1-3).
Neurketa hautsi egin da eta Ronaldok markagailuko aldea handitu du, arabarren defentsaren hutsa aprobetxatuz (1-4).
                                                      Halloween 
Halloween heldu da mozorrotzeko denpora heldu da denok mostruos edo horrelako zerbaitetan mozorratzeko goxokiak eskatzera eta habar......
Emen ez dugu asko ozpatzen baina American aste bat libre emoten diote halloween ospatzeko.Amerikan,Irlandan eta Inglateran asko ospatzen dute,Tipo guztietako kalabazak egiten dituzte 
Resultado de imagen de catrinas disfrazResultado de imagen de paint a pumpkin

viernes, 28 de octubre de 2016

ITALIAKO LURRIKADA

                                         

Hainbat erakundetako 5.400 pertsona ari dira lanean, hondakinak kentzen eta kaltetuei laguntza ematen.  1.000 polizia-agente dabiltza lanean, 1.060 suhiltzaile, 400 militar eta 3.000 bat boluntario, gurutze gorrikoak edo baso taldekoak, adibidez. Suhiltzaileak 30 txakur-unitate eraman dituzte, txintxorren azpian bizirik dauden pertsonak topatzeko. Babes zibilak adierazi duenez, bilaketa-lanak kalte handienak izan dituzten herrietan ez dira eten gauean, pertsona gehiago topatzea ezinezkoa dirudi. Bertan dauden taldeen lana kaltetuei laguntzea da, 4000 pertsonentsako kanpalekuak prestatu dituzte. Pertsona askok bere etxeetara joateko beldur da beraz gobernuak aukera eman die,  leku seguru batean lo egiteko.
Resultado de imagen de italiako lurrikada 2016 octubre euskarazResultado de imagen de italiako lurrikada 2016 octubre euskaraz




miércoles, 26 de octubre de 2016

NIRE ASTEBURUA DURANGON ETA ZINEMAN

                             


Larunbat goizean 9:15 ohetik altzatu nintzen Durangora joateko, nire ama eta nire aitarekin. 12:00 etan nire gurasoek lagun batzuekin geratu ziren eta ni ere nire lagunekin geratu nintzen adb: Paule, Maier, Leire...

Resultado de imagen de durango mozorro eguna
Durangora joateko autoz joan ginen eta ailegatu eta gero nagusiak taberna batera joan ziren, nire lagunak mozorro batzuk ekarri zituzten eta denok mozorratuta ginen( jende asko zegoen mozorratuta bertako festak zirelako). Denbora pasa ondoren jatera joan ginen eta oso leku polita izan zen, oso ondo jan genuen. Bazkaldu eta gero kalera atera ginen eta jolasten hasi ginen. Geroago paseo bat eman genuen eta primeran pasatu genuen. Azkenean 22:12 etan etxera joan ginen denok eta oso nekatuta geuden baina pelikula bat ikusi eta gero ohera joan nintzen.

Igandean goizean etxerako lanak egin nituen eta gero tabletarekin jolasten egon nintzen. Bazkaldu eta gero 16:30etan nire lagunekin zinemara joateko gelditu nintzen eta filmak horrela zuen izena: Peter y el dragon, oso pelikula polita izan zen eta pena pixka bat ematen zidan baina barregura ere. Zinema eta gero kalean egon ginen eta 20:30 etxera joan nintzen, afaldu eta gero telebista pixka bat ikusi nuen eta 10:15tan oheratu joan nintzen.



martes, 25 de octubre de 2016

RAUL GARCIA

Raul Garcia Escudero 1986ko uztailaren 11an jaio zen Pamplonan.

Osasuna Promesan jolasten hasi zen denboraldi bat osatzen. Ondoren, Osasunan jolastu  3 denboraldi jolastu zuen eta oso ondo jolastu zuenez Atletico Madrilera joan zen. Hor 5 denboraldi egon ondoren sortetxarrez berriz, Osasunera bueltatu zen. Gero berriz Atleticon 4 denboraldi jolastu zuen eta orain, Athletic-en dago.

Atleticon, 2010 urtean Europa League eta Europako Superkopa irabazi 2010 eta 2012 urteetan  irabazi zuen. 2013 urtean Espainako kopa eta Espainako liga irabazi zuen. Eta talde honetako bere  azken urtean Espainako Superkopa irabazi zuen. 2015 urtean Athletic taldean berriz Espaniako Superkopa irabazi zuen.
Bere bizitza osoan 521 baino partidu gehiago  eta 78 gol egin ditu.

Resultado de imagen de RAUL GARCIA

domingo, 23 de octubre de 2016

Liga Santander


Bartzelonak Valentziaren kontra irabazi zuen 2-3.
Resultado de imagen de barça valenciaIniesta 6 hilabetez egongo da jolastu gabe. Lehenengo gola Messi-rena izan zen eta bigarren gola Suarezek sartu zuen eta azken minutuetan Messik penaltis golaszartu zuen Bartzelonari garaipena emanez. Jokalariak ospatzen zeudenean, Valetziako ikusleak botila bat bota zuten zelaira eta jokalariei eman zien.
Hurrengo partidua Granadaren kontra jolastuko dute eta nire ustez Bartzelonak 3-1 irabaziko du, Sailkapenean 3.daude. Championsean ere primeran dabiz, 4-0 irabazi zuten Manchesterren kontra.

ETERNAL RUNNING

Resultado de imagen de eternal running galdakao2002. urtetik eternal running izeneko  lehiaketa bat egiten da, dagoeneko 235.791 pertsonek dakite zer den lasterketa honetan parte hartzea.  Lehiaketa hau Thurnar  Esports S.L-ek sortu zuen. Cataluñan hazi zen   lasterketa hau eta  orain bost kontinenteko lehiakideak parte hartzen dute. Urtetik urtera gero eta jarraitzaile gehiago daude. Iaz Galdakaon ospatu zen eta 6.000 partaide inguru egon ziren.  15 urte behar dituzu parte hartzeko, 10 kilometroko lasterketa da  eta 80 oztopo daude, Aste honetan Galdakaon izan da, larunbatan hain zuzen ere.  Estatuko herrietan eta atzerrian egiten da. Lehiaketa bukatzen baduzu "garaiezineko" titulua jasotzen duzu. Nire ustez oso dibertigarria da.

Bartzelona-Manchester City, asteazkeneko partida handia

Bartzelona-Manchester City, asteazkeneko partida handia
Asteazken honetan txapeldu ligako hirugarren jardunaldiko partidak jokatuko dituzte A, B, C eta D multzoetako taldeek. Jardunaldi honekin lehen itzulia bukatu egingo da.

Partida guztien gainetik Bartzelona-Manchester City ageri zaigu. Camp Noun jokatuko da, eta C multzoko lidergoa izango dute jokoan. Barçak orain arte jokatutako bi partidak irabazi egin ditu; Cityk, aldiz, bat irabazi eta beste bat berdindu du. Pep Guardiola Camp Noura itzuliko da talde ingeleseko entrenatzaile gisa. Multzoko beste partida Celtic-Borussia Mönchengladbach izango da.
Neymar, Suarez eta Messi. Argazkia: EFE

ASTEBURUA

                                           
Ostiralean: klaseko lagunekin geratu nintzen eta plaza Gorrian egon ginen jolasten. Beranduago nire amarekin joan nintzen eta Alazne aurkitu nuen eta berarekin pizza afaldu nuen.

Resultado de imagen de eternal running galdakaoLarunbata: Larunbatean altzatu ginenean nire anaiak eta ni,  nire amarengana joan ginen bere urtebetetzea zelako eta mugikor bat oparitu genion. Arratsaldean eternal runninga ikustera joan nintzen eta Irati eta Andrearikin aurkitu nintzen eta beraiekin joan nintzen. Lasterketa amaitzean Elena, Peio, Paule eta Mariarekin aurkitu ginen eta plaza gorrira joan ginen. Zortzi terdietan nire koadrilakoekin joan nintzen eta gero Topara joan ginen Garagardoaren asteburua zelako eta nire aitite ata amamari taloa erosi genien.

Boletus edulisIgandean: Nire osaba eta lehengusuekin perretzikoak hartzera joan ginen eta nik onddo bat hartu nuen. Arratsaldean etxean geratu nintzen laburpenak  eta maleta ibiltaria prestatzen, oso asteburu dibertigarria izan da.
              ARRATSALDEA LABORATEGIAN


Larunbat arratsaldean Leire, nire neba, nire ama eta ni, nire amak lan egiten duen laborategira joan ginen.  

Hor gauza batzuk ikasi genituen, 
adibidez:

Zenbat kloro duen urak eta erreakzio kimikoak.




Bakteriak nola hedatzen diren ere ikasi genuen. Elikagaiak nola jakin zein bakterio dauzkaten.
Mikroskopioan bakterioak eta mohoak ikusi genituen eta denetarik probatu genuen. 





Laboratorio batean gauza oso arriskutsuak daude, orduan ez zen ezer ikutu behar.

Oso dibertigarria izan zen arratsaldea, gauza asko ikasi genituen eta oso interesgarriak izan ziren. Nik holako eguna errepikatu nahi dut.


LABORATEGIA

Zapatuan Marenekin joan nintzen bere amak lan egiten duen tokira eta oso ondo pasatu nuen. Gauza asko egin genituen eta asko ikasi genuen.
Lehenengo bata zuri batzuk jantzi genituen. 
Gero bakterioak nola handitzen ziren ikusi genuen. Lizunak eta legamia ikusi genituen mikroskopioarekin. Atsedenalditxo bat egin genuen azkaria hartzeko.
Bukatu ondoren zientziaren giten den aldera joan ginen eta han argazki pilo bat egin genituen betaurrekoak , eskularrak eta mozorroa jarrita.
Asko gustatu zitzaidan laborategian ibiltzea.



                                                                                                                        Leire

NIRE ASTEBURUA

        Larunbata goizean futboleko partidua eduki nuen Basaurin. Portugaleteren kontra jokatu genuen eta udako kolonietan (Zuhatzan) ezagututako lagun bat ikusi nuen Portugaleteko taldean. Partidua 8-3 irabazi genuen. 

                 Arratsaldez, Eternal Running lasterketa ikustera joan ginen, aurten Galdakaon ere izan da. Nire aitak aurten ez du parte hartu, belauneko mina zeukalako, baina ihaz parte hartu zuen. Eternal Running lasterketa 10 kilometrokoa da eta laurogei oztopo ditu. Denek oso nekatuta amaitzen dute eta lupetzaz beterik. Oso dibertigarria izaten da, eta parte hartzen duten gehienek elkarri laguntza emateko prest daude, denek lastekerta amaitu ahal izateko. Lehenengoak berrogeita hamalau minututan bukatu zuen, eta azkenak hiru ordu eta bost minututan. Ni irrikitan nago parte hartzeko, eta datorren urtean, ahal badut lasterketa egingo dut.

           Igande goizean, nire aitareikin frontoira joan nintzen frontenisera jolastera, asko gustatzen zailadalako, eta hilabetean behin gutxienez joaten gara Bekeako frontoira.

               Igande arratsaldez, lanak egin, irakurri  eta saxofoia jo ostean, asmoa daukat irtetzeko lagunekin.


Resultado de imagen de eternal running galdakao fotos 2016



"VALENCIAKO PERTSONA BAT ERASOTU DUTE"

          
Resultado de imagen de agresion a un valenciano en reino unido
Segurtasun kamara batzuk grabau dute. Bornemouthen (Reino Unidoko kostaldean),Tomas Gil 27 urteko valentziarrari  eraso diote gazelaniaz hitz egiteagaik. Egurrezko pala batekin eman diote  buruan. Erasotzaileak 900 euro eman behar dizkio eta lan sozialak egin behar ditu zigorrez. 12 hilabete kartzelean sahiestuko ditu. Tomasek esan du 4 urtez egon dela Inglaterran eta inoiz ez diotela jo eta irandu Espaniarra izateagatik.

NIRE ASTEBURUA



                                       
Larunbata:

Larunbatean futboleko partidu bat jokatu nuen 11:15tetan Ermuaren aurka eta 2-1 irabazi genuen. Partidua ondoren taldeko guztiak enteratu ginen gure entrenatzailearen, Cristobal izenekoak, urtebetetza zela eta guztiak  joan ginen beregana eta zoriondu egin genion. Dutzatu ondoren futbol zelaiaren ondoan merendola bat egni genuen tortilarekin, edariekin... baina hori eta gero guztiok beteta geundenean Cristobalek napolitanak eta kremazko pastelak atera zituen. Gero etxera joan nintzen eta  beranduago Zallara joan nintzen nire osabaren etxera.

Igandea:

Igandean nire ama eta aita nire arrebaren partidua ikustera joan ziren eta ni eta nire anaia etxean geratu ginen. Lehenengo etxerako lanak egin genituen, gero etxea garbitu genuen pizka bat eta hori amaitu ondoren telebista ikusten jarri ginen eta gero arratsaldean kalera atera nintzen lagunekin

DINOSAURIOEN HEZURRAK


Castillan, Els Portsen, dinosaurioaren hezur batzuk aurkitu dituzte. Orain dela 125 milioi urte , leku hau urez, eta lokatzez estalita zegoen. Baina birsortu dute nola izango zen barneko Cretazikoan ( Mesozoia ). Garai horretan, dinosaurio ornitopodoak zeuden. Talde horrek, 5.000 dinosaurio aurkitu ditu. Españako lekurik garrantzitsuenak eta inportanteenak Teruel, Burgos eta Cuenca dira. Dinosaurioa Morela deitzen da, bi metroeta erdi neurtzen du eta 6 metro luzeera dauka, orain  dela 125 milioi urte, Europako hegoaldean bizi zen. Paleontologoak, oso pozik zeuden. 


ENPATIAREN KATEA





Hemen enpatiaren boterea nolakoa den erakusten da eta enpatia izanez gero gauza asko lortu ahal dira.
Adibidez : zoriontasuna ,ondo sentitzen zara norbaitek laguntzen
dizunean.

ASTEBURUA GAIXORIK

                               
Resultado de imagen de GAIXORIK
Asteburu honetan ez dut ezer garrantzitsurik egin. Ostiralean lagunekin geratu nintzen eta oso ondo pasa genuen. Zapatuan lagun baten etxera joan nintzen jolastera. 

Oso txarto jarri nintzen eta egun horretan hiru aldiz egin nuen botaka. Arratsaldea oso arraroa izan zen, hain nekatuta nengoenez siesta egiten pasatu nuen, denbora osoa.
Beranduago nire aitagaekin, buelta bat ematera joan nintzen. Gaur hemen nago idazten, ea sendatzen naizen.