Larunbatean goizeko zazpi terdietan esnatu nintzen ile apaindegira joateko. Nire ama eta amamarekin joan nintzen nire izekoren ile apaindegira, zortzietan zabaldu zuen. Hamarretan etxean nengoen eta janzten hasi nintzen. Nire amama hamar terdietan joan zen Usansolora nire lehengusinari jantzia ipintzen laguntzeko.
Gu hamaiketan nire aitaren lehengusinaren etxera joan ginen, nire aitak ez zekielako korbatako korapiloa egiten.
Hamaika terdietan autobusa hartu genuen Usansolon eta Bediara joan ginen autobusez. Heldu ginenean apur bat itxaron behar izan genuen ezkon berriak heldu arte. Ordubatak eta laurdenetan autobusa hartu genuen eta ni Paulerekin joan nintzen eserita. Jatetxera heldu ginenean pikoteoa egon zen, kroketak eta horrelako gauzak. Hiruretan bazkaldu genuen. eta beranduago andereño bat eduki genuen eta berarekin ibili ginen jolasten jatetxeko parkean. Zazpi ume joan ginen, Paule eta Malen ahizpak dira, Maddi eta beste Malen bat aizpak direla eta nire anaiak eta ni. Zazpi terdietan makilatzeko neska bi zeuden eta Paule, Malen eta ni margoztu egin ginen. Sorbetea edaten geundenean, nire anaien urtebetetzea ostiralean izan zenez, abestu egin genien eta nire lehengusinak gozokiak eman zizkigun.
Gauean nire anaiak nire izekoren etxera joan ziren lo egitera eta nire osaba etorri zen beraien bila. Ni Paulerekin geratu nintzen eta hamaiketako autobusean nire amamarekin eta aititerekin bueltatu nintzen. Gero Paule sartu zen autobusera eta berarekin joan nintzen eserita baina bere ahizpa negarrez zegoen nirekin nahi zuelako.
Hamabietan Galdakaora heldu ginen aurretik autobusa Lemoan, Bedian eta Usansolon geratu zelako. Paule, Malen, Maddi eta Malen Usansolon jeitzi ziren bertakoak direlako. Etxera heldu ginenean oso nekatuta nengoen eta lotara joan nintzen. Oso ondo pasatu nuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario