martes, 4 de octubre de 2016

                                                             LEHOIA

Resultado de imagen de lehoiaLehoia ugaztun bat da. Arra oso erraz bereizten da  duen adatsagatik. Ar batek 250 kilogramo pisua izan dezake. Emeak txikiagoak dira, 180 kilogramo ingurukoak.  Lehoiak haragijaleak dira eta erlazio familiarretan oinarritutako bizimodua dute. Emeek taldea sortzen dute, eta haiekin familia harremanik ez duen ar batekin eta kume guztiekin bizi dira. Emeek ehizatzen dute, eta arrek lurraldea zaintzen dute. Kume arrak, heltzean, familiagunetik kanporatuak dira.Lehoiak poligamoak dira. Emeak 18 eta 26 hilabete artean izaten ditu kumeak. Zoologikoetan daudenean, urtean behin dute kumaldia. Lehoi emearen ernaldiak 110 egun irauten du.Zoologikoetan 30 urte arte bizi izaten dira, baina basatiak direnean arrak 12 urte eta emeak 16 urte inguru bizi ohi dira.Lehoia espezie bulnerablea da eta, bere banaketa-eremu afrikarrean, azken bi hamarkadetan zehar populazioen gainbehera bat sufritu du, seguraski itzulezina.Lehoiak, Erroma Zaharretik gaur egunera, gatibutasunean izan dira eta XVIII. mendearen amaieretatik oso preziatuak bilakatu dira eta mundu guztiak zoologikotan erakutsitako espeziea izan dira.Arrak oso ondo bereizi ahal dira, lepoan duten ileagatik. Horri esker, oso sarritan agertzen da literaturan, bandera nazionaletan eta filmak eta literatura garaikideetan eskulturan, pinturan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario