Asteazken honetan txapeldu ligako hirugarren jardunaldiko partidak jokatuko dituzte A, B, C eta D multzoetako taldeek. Jardunaldi honekin lehen itzulia bukatu egingo da.
Partida guztien gainetik Bartzelona-Manchester City ageri zaigu. Camp Noun jokatuko da, eta C multzoko lidergoa izango dute jokoan. Barçak orain arte jokatutako bi partidak irabazi egin ditu; Cityk, aldiz, bat irabazi eta beste bat berdindu du. Pep Guardiola Camp Noura itzuliko da talde ingeleseko entrenatzaile gisa. Multzoko beste partida Celtic-Borussia Mönchengladbach izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario